Azken berriak
atzera ES|EN
Arabak eta Gasteizek bat egiten dute garapen jasangarrirako 2030 Agenda berriarekin

2. urteurrena da Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2015eko irailaren 25ean 2030 Agenda onartu zuela. Hori dela-eta, Arabako diputatu nagusiak, Arabako Foru Aldundiaren izenean, eta Gasteizko alkateak harekin duten konpromisoa eta atxikimendua aurkeztu dute gaur goizean Andra Mari Zuriaren plazan izandako ekitaldi instituzional batean.

2030 Agenda berria, garapen jasangarrirako 17 helburuen (GJH) gainean antolatua eta 2016ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoena, ezinbesteko tresna bihurtu da planeta osoa garapen inklusibo eta jasangarriaren eredu batera igarotzeko; izan ere, nazioarteko erkidego osoak partekatutako ibilbide orria da, denok batera bide berri bati ekiteko.

Arabako diputatu nagusiak nazioarteko garrantzia duen eta aurrekaririk ez duten mugarritzat jo du 2030 Agenda. Halaber, adierazi du Goru Gobernuak “nazioarteko ibilbide horri aktiboki erantzun nahi diola, horren ardura, uste osoa eta konpromisoa duelako”. Gure ongizatea hobetu, aurreratu, lehiakorrak izan, aurera egin eta hazi nahi dugu. Eta horixe ari gara egiten. Baina ez edonola, baizik eta koherentziaz eta era orekatuan, eta inor atzean utzi gabe.”.

Informazio gehiago:

Arabako Foru Aldundia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco