Azken berriak
atzera ES|EN
Nerea del Moral eta Unai Urkidi gazte bermeotarrek Urdaibaiko erreserba ordezkatuko dute Biosferaren Munduko Foroan

Nerea del Moral eta Unai Urkidi izan dira UNESCOk Poren deltan (Italia) 2017ko irailaren 18tik, astelehenetik, 23ra bitartean antolatutako “Garapen Jasangarriarekin konprometitutako gazteen eta Biosfera Erreserben Munduko Foroan” parte hartzeko aukeratutako bi gazteak.

Foroa Biosfera Erreserbetan bizi diren edo lan egiten duten, edo gune horietan ikasten edo ikerketak egiten dituzten 18 urtetik 35 urtera arteko gazteei bideratuta dago. Gazteak dira biosfera erreserben etorkizuna eta ahotsa izan behar dute lurraldearen eredua egitean eta tartean sartzearen definizioan, UNESCOren MAB programaren arabera.

Arantza Acha Unesco Etxeko zuzendariak dioenez, “bi gazte horiek Bermeokoak dira, eta hurrengo astean garapen jasangarriaren ikuspegiak eta konpromisoak ezagutzeko, eztabaidatzeko eta partekatzeko aukera izango dute, munduko 60 biosfera erreserba baino gehiagoko beste ordezkari gazte batzuekin batera. Garapen Jasangarriaren helburuak lortzeko ekintza estrategiak eta proposamenak eztabaidatzeko eta inplementatzeko lekua bihurtzeko asmoa du foro horrek.

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko, Foroaren ardatz nagusiak jardunbide egokiak elkartrukatzea eta biosfera erreserbak sustazea izango dira. Landuko diren gai nagusiak hauek dira: 1) Biosferaren Erreserben bizitzari gazteek egiten dioten ekarpena. 2) Biosferaren Erreserben garapen jasangarriari buruzko ikerketak eta ikasketak. 3) Etorkizun jasangarria Biosferaren Erresebetako gazteentzat.

Informazio gehiago:

https://www.myforum2017.com

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco