Azken berriak
atzera ES|EN
BBK UNESCO Nazioartekotze Bekak

Deialdi hau irekita dago 2017ko urriaren 6ra arte

BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak UNESCOren Pariseko egoitzan aritzeko bi beka eskaintzen dituzte. Beka bat UNESCOren egoitzako Finantza Kudeaketarako Bulegoan aritzeko da eta bestea Komunikazio eta Informazio Sailan lan egiteko da.

Ezaugarri orokorrak

-Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2018ko urtarriletik ekainera.

-Beken edukiak:

  • Bekadun bakoitzari hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko zaio, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du UNESCOn lanean hasi aurretik.

  • Beka bakoitzak 10.000 euro gordineko zuzkidura ekonomikoa du. Dotazio honek barne hartzen du: hileko ordainketa, Bidaian laguntzeko asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gastuak eta PFEZ retentzioaren gastuak.Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da.

-Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCO) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

FINANTZA KUDEAKETARAKO BULEGORAKO BEKA:

Baldintzak:

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.

  2. 30 urtetik beherakoa izatea.

  3. Graduko edo graduondoko Ikasketak arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.

  4. Finantza kudeaketan eta enpresa baiabide plangintzan esperientzia.

  5. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.

  6. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.

  7. Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: becabbkfinanzas@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2017ko urriaren 6a izango da.

KOMUNIKAZIO ETA INFORMAZIO sailarako BEKA.

"UNESCOREN MUNDUKO HIZKUNTZEN ATLAS" PROIEKTUA

Baldintzak:

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.

  2. 30 urtetik beherakoa izatea.

  3. Graduko edo graduondoko ikasketak Kultura, Lingistika, Komunikazioa eta Informazioa, Soziologia edo Nazioarteko harremanak.

  4. Hizkuntza-politika, hizkuntza-eskubideak eta giza eskubideetan ezagutza baloratuko da..

  5. Ingelesezko maila bikaina ahozkoan eta idazketan aritzeko.

  6. Frantsesezko ezagutza ona.

  7. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.

  8. Aurretik BBK-k edo UNESCO Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara: becabbkcomunicacion@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna 2017ko urriaren 6a izango da.

Zure zalantzak argituko ditugu

Zeintzuk dira bekadunaren betebeharrak?

Beka onartu eta dagokion hitzarmena sinatzeaz gain, hitzartutako lan-egitasmoaren arabera UNESCOk egokitutako zereginak burutzea, tutoretza orduak eta deitutako ikastaroak egitea, eta azkenik, BBK Fundazioak, eskatzen dituen txosten guztiak bidaltzea.

Zer gertatzen da beka-aldian nagoen bitartean lana aurkitzen badut? Beka bertan behera utzi dezaket?

Bai, noski. Beka hauetakoren bat eskuratzen duten pertsona guztiei hori gertatzea nahi izango genuke.

Kasu honetan, beka mantendu duzun tarteari dagokion diru-saria jasoko duzu eta behin bertan behera uzten duzunean, jasotzeke daukazun diru-sariari uko egin beharko diozu.

Ohiko galdera gehiago ikusteko >>

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea
Isozaki Atea
Bizikidetza plaza, 12, 1. lokala
Bilbo

Telefonoa: 94.427.64.32

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_BBK_fundazioa.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco