Azken berriak
atzera ES|EN
Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde

2015eko irailean, 193 herrialdek mundu-mailako akordio bat onartu zuten Nazio Batuetan, pobrezia desagerrarazteko, desparekotasunak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasuna lortzeko. Akordio hori 2030 Agenda da. 17 helburuz osatuta dago, eta 2030erako lortuz gero, planetaren norabidea aldatzen lagunduko digute.


Agenda hori Bizkaiko ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz, Unesco Etxeak kanpaina hau aurkeztu nahi dizu: Alda dezagun planetaren norabidea… mugi zaitez GIH-en alde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzendua.


 Hona hemen kanpainaren nondik norakoa:
- 2030 Agendaren aurkezpena zure ikastetxean. Zure ikastetxera joango gara eta 2030 Agenda eta haren helburuak aurkeztuko dizkiegu ikasleei. Horretarako, ikus-entzunezko baliabideak eta dinamika parte-hartzaileak erabiliko ditugu.


- GIH-en aldeko flashmoba. Kanpainan parte hartuko duten ikastetxeek flashmob batean esku har dezakete. Flashmob hori Bilbon urriaren 27an egingo da 12:30ean, Guggenheimerako sarbideko zabalgunean (Puppyren ondoan).  
UNESCO Etxeak antolatuko du ekitaldia, eta musika-pieza bat proposatu, koreografia sortu eta grabatu egingo da. Ondoren, ikastetxeetara bidaliko da, entseguak egin ditzaten flashmoba egin aurretik.
Flashmob horren helburua 2030 Agenda herritarrei aurkeztea da, baita haren 17 helburuak lortzea zein garrantzitsua den ohartaraztea ere. Horretarako, UNESCO Etxeak informazio-liburuxkak banatuko dizkie herritarrei eta 2030 Agendari buruzko photocall bat jarriko du, argazkiak atera ahal izateko.


Nola parte hartu kanpainan?
Zure ikasleek 2030 Agendaren berri izatea eta kanpainan parte hartzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan UNESCO Etxearekin:

Monika Vázquez. m.vazquez@unescoetxea.org 94 427 64 32

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco