Azken berriak
atzera ES|EN
Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa Euskal Autonomia Erkidegoan barrena

“Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” ideia oinarri hartuta, “Gure mundua eraldatzeko 17 helburu” izeneko erakusketak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda berriaz eta 17 helburuez informatzea eta sentsibilizatzea du xede. Garapen iraunkorrerako helburuetako bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.

UNESCO Etxeak ilustrazio-lehiaketa bat antolatu zuen erakusketa osatzeko; guztira, 13 herrialdetako 170 artistaren 197 ilustrazio jaso zituen, eta horien guztien artetik aukeratu ditu ilustrazioak. Hautaketa egiteko, honako alderdi hauek hartu ditu kontuan: genero-ikuspegia eta irudien zein hizkuntzaren erabilera ez sexista. Finean, kultura-aniztasuna adieraziko dute ilustrazioek.

Hau da erakusketaren ibilbidea:

  • abuztuaren 1etik 15era                   Gesaltza Añana udalerriko erabilera anitzeko gela
  • abuztuaren 17tik irailaren 4ra          San Frantziskoko Udaltegia (Bilbo),
  • irailaren 5etik 7ra                           Bizkaia Aretoa (Bilbo)
  • irailaren 8tik 24ra                           Ekoetxea Urdaibai (Busturia)
  • irailaren 26tik urriaren 15era            Euskal Kostaldeko Geoparkea
  • urriaren 17tik azaroaren 4ra             Laudioko kultur etxea
  • azaroaren 7tik 26ra                        Ekaingo kobazuloa (Zestoa)
  • azaroaren 28tik abenduaren 15era   Basurtuko Udaltegia (Bilbo)

Erakuskeraten laguntzaileak dira: Garapenarako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Fori Aldundia, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco