Azken berriak
atzera ES|EN
I. Nazioarteko Vedi.bio Topaketa

Gaztea eta sortzailea bazara, teknologia berriekin probatzea atsegin baduzu eta ingurumenak kezkatzen bazaitu, etorri arteak eta diseinuak gizartea eraldatzeko duten ahalmena ezagutzera Euskadiko eta Latinoamerikako beste gazte batzuekin.

Elkarrekin, gure kostak ingurumen-mehatxuetatik babesteko ideia sortzaileak taxutuko ditugu ingurune pribilegiatu batean: Euskal Kostako Geoparkea. Horretarako, 12 doako plaza ditugu 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, eta gazte horiek Latinoamerikako artearen, diseinuaren eta teknologia berrien sektoreetako profesional berriekin elkartuko dira irailaren 7tik 13ra.

Askizuko Udal Aterpean egindako 7 eguneko elkarbizitzan, diseinuko eta arte digitaleko teknika berritzaileak erabiliko ditugu, 3 ekimen lankidetzan sortzeko. Ekimenok, kulturan eta sormenean oinarrituta, diagnostikatutako ingurumenarazo hauei eskainiko dizkiete konponbide-proposamenak:

  1. Biodegradagarriak ez diren hondakinak, batez ere plastikoa, eta nola eragiten dioten komunitateetako eta ozeanoetako osasungarritasunari.
  2. Ekosistemak galtzea, bereziki biodibertsitaterako habitat naturalak.
  3. Ingurumena errespetatzen duten jatorrizko praktika eta ezagutzak alde batera uztea (tradizionalak eta modernoak).

Eman izena hemen: http://bit.ly/2sVW1c3
(Epea 2017ko abuztuaren 31an bukatuko da)

Informazio gehiago:
j.dominguez@unescoetxea.org
www.ventanaalabiodiversidad.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco