Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea 2017ko HLPFn

Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Foro Politikoa (HLPF, ingelesezko sigletan) 2017ko uztailaren 10etik 19ra egin zen, New Yorkeko egoitzan, eta gizarte zibileko 2.500 ordezkari inguru bildu ziren han, mundu osokoak; 2016an baino 1.000 partaide gehiago. Horrek argi eta garbi erakusten du zer-nolako konpromisoa duen gizarte zibilak Garapen Iraunkorrerako Helburuekin.

Arantza Acha ere, UNESCO Etxearen zuzendaria, Foroan izan zen, negoziazioei gertutik jarraitzen eta gizarte zibilak horretan eragiteko nahiz koordinatzeko eremu ugarietan parte hartzen, eta gertatzen ari zenari buruzko kontu garrantzitsuenen berri eman zigun etengabe sare sozialen bidez; batik bat, hemen: https://twitter.com/unescoetxea.

Ebaluazioa egiteko prest 44 herrialde agertu dira, beren borondatez. Borondatezko Azterketa Nazional horiek garbi erakusten dute aldaketa-erritmoa oraindik oso mantso doala, eta bizkortu beharra dagoela, gizarte zibilaren arabera.

2017ko HLPFren amaieran Ministro Adierazpen bat eman zen, gai honi buruz: "Pobrezia desagerraraztea eta oparotasuna sustatzea gaur egungo mundu aldakor honetan". Bigarren astean goi-mailako eztabaida orokorra egin zen, eta gai zehatzei buruzko eztabaidak eta jardunaldi paralelo ugari ere izan ziren, ebaluatu beharreko 6 GIHekin lotutako arazoak eztabaidatzeko.

Informazio gehiago, hemen: https://sustainabledevelopment.un.org/hlpf

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco