Azken berriak
atzera ES|EN
Mujeres Tejiendo Red eta SolidaridUP ekimenak izan dira irabazleak SOStenibles lehiaketan, garapen iraunkorrerako helburuak sustatzen dituzten ekimenen artean

Mujeres Tejiendo Red kolektiboa izan da irabazle nagusia aurtengo SOStenibles lehiaketan, garapen iraunkorrerako helburuak sustatzen dituzten tokiko ekimenen artean. Lehiaketa UNESCO Etxeak sustatzen du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, eta Garapen Iraunkorrerako Munduko 2030 Agenda lortzen tokitik laguntzen duten ekimenak saritzen ditu.

Mujeres Tejiendo Red kolektiboa Guatemalako emakume migratu talde baten ekimena da, eta ehunaz baliatzen dira, emakumezkoak ahalduntzeko, babes-sare bat ehuntzeko, eta ekoizten dituzten produktuekin emakume langabeentzako baliabideak sortzeko. Kolektibo horrek, bere lanari esker, garapen iraunkorrerako helburuetatik bi sustatzen ditu zuzenean: 5. GIHa (genero-berdintasuna eta emakumezkoen ahalduntzea) eta 8. GIHa (lan duina eta hazkunde ekonomikoa). Ekimen horrek 1.500 -ko saria jasoko du.

SolidaridUP izan da epaimahaiak aukeratutako bigarren ekimen interesgarriena. SolidaridUP-ek Getxon mugimendu solidarioa sustatzea du helburu, eta kalteberatasun-egoeran daudenei laguntzeko asmoz antolatzen ditu ekimen guztiak. Garapen iraunkorrerako helburuetatik bi hauek sustatzen ditu: 1. GIHa (pobrezia desagerraraztea) eta 10. GIHa (desberdinkeriak murriztea). Ekimen horrek 500 -ko saria jasoko du.

Epaimahaikideak ezagunak dira garapen iraunkorraren arloan, komunikazioan, genero-berdintasunean, ingurumenaren esparruan nahiz hezkuntzaren eta gazteriaren arloan:
- Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea.
- Jon Gonzalez de Repraz, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko komunikazio-arduraduna.
- Jasone Unzueta, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrakoa.
- Ainhoa Lpez, UNA gestin y comunicacin aholkularitza-enpresako genero-aditua.
- Nieves Fernndez, San Felix Ikastetxearen zuzendaria.

Bi sariak ekimenak gauzatzeko erabiliko dira oso-osorik.

Hemen ikus ditzakezu bideo sarituak:

Mujeres Tejiendo Red

SolidaridUP

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco