Azken berriak
atzera ES|EN
Gazteentzako prestakuntza-bekak urdaibaiko biosfera-erreserban

Gazteak biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Zer sartzen da bekan?:

  • 4 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuan izango da (Ekoetxea - Busturia).

  • Prestakuntza-plana.

  • Biosfera Erreserben arteko gazte-elkartrukean parte hartzea, gastu guztiak ordainduta izanik (2017ko irailaren 18tik 23ra, Poren Deltako Biosfera Erreserban, Italia)

  • Ordainsari gordina: 450 euro/hil

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • MAB programako Biosfera Erreserben arteko gazte-elkartrukean parte hartzea Urdaibai ordezkatuz, UNESCO Etxearen laguntzarekin eta koordinazioarekin.

  • Bekarekin eta gazte-elkartrukearekin lotutako jardueretan parte hartzea (hitzaldiak, mahai-inguruak…).

  • “Beka amaierako lan” bat egitea, UNESCO Etxearen eta Urdaibaiko Bulego Teknikoaren laguntzarekin eta koordinazioarekin.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, irailaren 1ean).

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ekintzailetza, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).

  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.

  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Zer aurkeztu behar da?:

  • Curriculum vitaea.

  • Motibazio-gutuna.

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko.

  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.

Zure hautagaitza prestatzeko hurrengo weborriak bisitatzea gomendatzen zaitugu, informazio interesgarria ematen dute eta.

Bekeei buruzko aurkezpen saioak antolatu ditugu:

  • Uztailak 6, 11:00-12:00. Berhargintza, Bermeo.

  • Uztailak 7, 11:00-12:00. Kultur Etxea, Gernika.

Izena emateko: https://goo.gl/forms/QOT07uesoPOJVMwJ3

 

Zelan eskatu beka:

Bidali zure hautagaitza Aitana Uriari, a.uria@unescoetxea.org (gaia: “Urdaibai beka”).

Eskaera uztailaren 21era arte bidal dezakezu. Elkarrizketak uztailaren 26an eta 27an egingo dira. Uztailaren 28an jakinaraziko da nor hautatu diren.

Informazio gehiago: Aitana Uria, 944276432

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/economia_urdaibai/es_1074/images/logo.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_ingurumena_2017.jpg

Colaboran:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Urremendi.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Behargintza_Bermeo.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Lanbide_Ekimenak.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco