Azken berriak
atzera ES|EN
Agenda 2030 eta GIH-ak uraren jaian

Ingurumenaren Eguna zela eta, ekainaren 4an, igandea, Uraren Jaiaren 25. edizioa ospatu zuten Beteluri-Arrigorriagako Edateko Uren Tratamendutegian. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) antolatzen duen jai horren helburua da herritarrak, haurrak bereziki, ura neurrian erabiltzearen eta haren kutsadura eragoztearen beharraz sentsibilizatzea, uretako ekosistemen iraunkortasuna bermatze aldera.

Jolas- eta heziketa-jarduerak araztegiko zelaian egin ziren, 10:30etik 14:00etara. Bizkai osoko familiak batez ere hurbildu ziren tailerrez, jolasez, puzgarriez, musikaz eta EUTrako bisita gidatuez gozatzera.

UNESCO Etxeak ere parte hartu zuen Uraren Jaian antolatutako jardueretan. Zehazki, BBUPren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, 2030 Agenda eta haren 17 helburuak era ludikoan helarazi zizkien familiei, horretarako prestatutako espazio batean; bereziki 6. helburua, edateko ur garbiari eta saneamenduari dagokiona, hain zuzen. 

 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Consorcio_aguas.jpg

 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco