Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen iraunkorrerako helburuak (GIH) berriro Amurrion

oan den maiatzaren 19an, ostiralez, Elkartasun Azoka izan zen Amurrion, Udalak antolatuta, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen laguntzarekin.

Lankidetzaren esparruan lan egiten duten GKEek eta tokiko beste talde batzuek mundu solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzeko egiten duten lanaren berri jakin nahi duten biztanle guztiengana heltzeko asmoa du azokak. Gainera, Amurrioko ikastetxeetako ikasle asko joaten dira, bai eta irakasleak ere, eta ekimen horrek aukera ematen die ikasgelan elkartasunarekin lotutako gai horiek lantzeko.

Horretarako, parte hartzen duten erakundeek eta gizarte-mugimenduek informazio-postuak jartzen dituzte, herritarrei beren lanaren berri emateko. Gainera, sentsibilizatze-ekintzak eta -proposamenak ere egiten dituzte.

Bestalde, erakunde guztien artean, 2030 Agendaren inguruko jarduera bat egiten dute, bertaratutakoen parte-hartzea bilatuz, elkartasuna, nazioarteko lankidetza eta antzeko balioak eta kontzeptuak sustatzeko, eta jabetu daitezen beharrezkoa dela irrikatzen dugun eraldaketa soziala lortze aldera parte hartzea, guztiz beharrezkoa baitzaigu.

UNESCO Etxea ere azoka horretan izan zen, eta bere egitekoaren, ikuspegiaren eta lanaren berri emateaz gain, 2030 Agenda eta haren 17 Helburuak herritarrei eta herriko ikastetxeetatik bertaratutako ikasleei hurbiltzeko jarduerak egin zituen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesari esker.

Ikusi argazki-albuma

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco