Azken berriak
atzera ES|EN
GIHak lortzeko aukerak gero eta urrunago, egungo politikak direla-eta

2030 Garapenerako Agenda arrakastaz betetzeko aukerak gero eta urrunago daude, Garapenerako aurrerapenei eta finantzaketa-aurreikuspenei buruzko 2017ko Txostenaren arabera. Txosten hori NBEko zenbait agentziatako lantalde batek egin du, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (ECOSOC) zuzenduta, eta joan den astelehenean aurkeztu zen NBEren egoitzan.

Ekonomia eta Gizarte Gaietarako NBEko idazkariorde nagusi Wu Hongbok dokumentuaren laburpen bat aurkeztu zion prentsari, eta baieztatu zuen herrialdeen artean oraindik ere alde handiak daudela, munduko egoera oso konplexua den garai honetan.

Esan zuenez, “Aurten eta hurrengo urtean hazkunde ekonomikoa izango dela espero bada ere, gaur egungo munduko egoerak ez gaitu bideratzen GIHak lortzera. Izan ere, langabezia hazi egingo dela uste da, gazteen langabezia-tasak onartezinak dira, eta herrialde pobreenen eta ahulenen egoerak kezka handia eragiten du”.

Txostenean baieztatzen da gutxien garatutako herrialdeak pobrezia desagerraraztetik oso urrun geratuko direla, egungo aurreikuspenak kontuan hartuta.

Hongbok adierazi zuen, gainera, gaur egun inoiz baino gehiago agerikoa dela politikak aldatzeko beharra, kontuan hartuta kezka handia dagoela herrialde industrializatuenetako batzuek izango duten bilakaerari buruz, ekonomia-, finantza-, gizarte- eta ingurumen-arloetan.

Ikusi txostena:
https://developmentfinance.un.org/financing-development-progress-and-prospects-2017

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco