Azken berriak
atzera ES|EN
Gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzarekin lotutako erakunde publiko edo pribatu bat al zara?

Orduan guretzat zure ekarpena garrantzitsua da.

Prozesu bat abiarazten ari gara, arte- eta kultura-hezkuntzako zer praktika egiten diren Euskadin identifikatzeko eta ikusarazteko. Hala eragile publikoek nola pribatuek bultzatuta.

Zehazki, honako ekintza hauek gauzatu nahi ditugu prozesu horren bidez:


1. Honi buruzko azterlan bat egitea: “Arte- eta kultura-hezkuntzako praktikak, Euskadiko gizarte-hezkuntzako alorrean”

Euskal curriculumaren barnean eta eskolaz kanpoko jardueren esparruan arte- eta kultura-hezkuntzako zer eskaintza dagoen alderatuko du azterlan horrek. Euskadiko arte- eta kultura-hezkuntzaren xedeak, antolaketa eta jarduera-eskaintza bilduko ditu azterlanak. Gainera, eskolaz kanpoko jardueren esparruko ikasleen ebaluazioari eta hezkuntza arautuko arte-diziplinetako irakasleen prestakuntzari buruzko informazio garrantzitsua ere bilduko du.

Azterlan horren bitartez, Euskadin arte- eta kultura-hezkuntza emateko moduaren multzo-ikuspegi baliotsu bat eman nahi zaie gai hori interesatzen zaien pertsona guztiei; izan ere, hezkuntza arautuko irakasleentzat ez ezik, gizarte-eraldaketaren alorrean diharduten profesional eta erakundeentzat eta arduradun politikoentzat ere oso garrantzitsua dela deritzogu.


2. Gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzari buruzko informazioaren euskal sare bat sortzea

Horrelako ekintzen arloko erakundeek, adituek eta sustatzaileek –hala nola artistek eta kultura-kudeatzaileek− osatuko lukete gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzari buruzko informazioaren euskal sare hori.

Sare horren lana ikusarazte aldera, blog bat sortuko dugu, esperientziak partekatzeko eta hedatzeko.

Horrez gain, sarea osatuko duten pertsonek UNESCO Etxeak antolatutako arte-hezkuntzaren alorreko prestakuntzetan –nazionaletan eta nazioartekoetan− parte har dezaten sustatuko du gure erakundeak.


Zertarako beharko zaitugu abentura handi horretan?

Euskadin gizarte-hezkuntzako alorrean arte-hezkuntzako jarduerak sustatzen dituzten eragile publikoei eta pribatuei buruzko informazioa biltzen ari gara; horregatik, erantsitako inprimakia betetzeko eskatzen dizugu, horren inguruan garatzen ari zarenari buruzko informazio azalduta. Zure ekarpena garrantzitsua da, egiten ari garen azterlana ahalik eta adierazgarriena izan dadin.
Eta, jakina, sortuko dugun sare berri horren parte izan nahi ote duzun ere jakin nahi dugu.

2017ko ekainaren 5era arteko epea duzu inprimakia betetzeko, baina ez utzi azken egunerako. 15 minutu baino ez dituzu beharko inprimakia betetzeko.

Zalantza edo kontsultaren bat baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: j.dominguez@unescoetxea.org

Inprimakia betetzeaz gain, gure ekimena zure kontaktuen artean zabaltzen ere lagundu diezagukezu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco