Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren Eskola elkartuen ikaslegoak parte hartzen du Euskadiko meatzaritzari buruzko topaketan

Pasa den apririlaren 25ean Bilboko Artxandape Ikastola, San Felix ikastetxea eta Lauaxeta ikastolako (UNESCOren Eskola elkartuen saren daudenak) 70 ikaslek parte hartu zuten Ondare Industrialari buruzko topaketa baten, Meatzaritzan oinarritutakoa.

Topaketa hau meatzaritzari buruzko proiektu baten amaiera izan zen, aurretik ikasleagoak haien ikastetxeetan landu zutena eta ondorengo helburua zuena: Ikasleek beren komunitateko industria-ondareari buruz duten ezagutza sustatzea, bereziki meategiei buruzkoa, eta meategi horiek duten kultura- eta ondare-balioaren inguruan sentsibilizatzea.

Ikaslegoak meatzaritzarekin lotutako eta UNESCO Etxeak proposatutako gai desberdinak landu zituen: besteak beste, Meatzarien bizimodua, Emakumeek meatzaritzan izan duten eginkizuna eta Meatzaritzari lotutako immigrazioa eta demografia-garapena. Honetarako, Euskal Herriko meatzaritzaren Museoak egindako kit didaktiko bat eman zitzaien. Hau guztiarekin ikasleek aukeratutako gaiari buruzko ikus entzunezko lan bat prestatu zuten.

Topaketa aukera ona izan zen ikus entzunezko lanak ezagutarazteko, baitameatzaritzaren istorioa eta gure herrian izandako eragina ezagutzeko. Honetarako gure erkidegoko iraganeko meatzaritzan protagonistak izan diren pertsona desberdinen lekukotzak ezagutu zituzten eta meatzariaren etxea eta euskal herriko Meatzaritzaren Museoa ere bisitatu zuten. Honetan meatzariaren lanbide desberdinak ezagutu ahal izan zituzten.

Tokapeta Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna ospakizuna izan zen, apirilaren 18a ospatzen dena.

Antolatzailea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

babeslea

Laguntzailea

http://www.hiru.eus/y84gResponsive-Theme/images/custom/logo-gobierno.png http://iosurada.com/wp-content/uploads/2015/05/iosu_rada_diseno_M_Mineria_001.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco