Azken berriak
atzera ES|EN
Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasleek GIH-en alde

Joan den martxoaren 27an, Urretxu-Zumarragako Ikastolako 1. DBHko ikasleek zenbait kale-ekintza egin zituzten beren ikastetxearen inguruan, Urretxuko eta Zumarragako herritarrak 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) jakinaren gainean jartzeko eta haiekin sentsibilizarazteko.


Taldeetako batek horma-irudiak egin zituen, egin eta gero, ikastetxean jartzeko. Beste talde batek mosaiko erraldoi bat egin zuen 12. GIHri buruz (produkzio eta kontsumo arduratsuak ditu helburu GIH horrek). Azken taldeak flyer batzuk egin zituen, zenbait pertsonaren artean banatzeko. Pertsona horiei informazioa ere eman zitzaien, GIHek zer arazori aurre egin nahi dieten azaltzearren.


Ekintza horiek UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) lagunduta, ikastetxean emandako lantegien amaiera eta gailurra izan ziren.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco