Azken berriak
atzera ES|EN
Urdaibaiko ikasleek Bermeoko eta Gernikako kaleetan zabaldu dute Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko informazioa

Gazteok eginiko lana UNESCOren Biosfera Erreserben Europako Biltzarrean aurkeztu da

2015eko irailean, Nazio Batuetako 193 estatu bazkideek mundu mailako akordio bat onartu zuten planetaren norabidea aldatzeko.

Pobrezia desagerrarazteko, desorekak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasunerako akordioa: “2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak” deritzona. Agenda hori egi bihurtzeko 17 helburu ezarri dira, 2030. urtea bukatzerako bete beharrekoak.

Urdaibaiko (Bermeo eta Gernika) hainbat ikastetxetako ikasleek tailer batzuetan hartu dute parte egunotan, UNESCO Etxearen eskutik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntzarekin.

Tailer horien bidez, ikasleek kaleko hainbat ekintza diseinatu eta jarri zituzten martxan, Urdaibaiko biztanleei 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen berri emateko.

Esku-orriak diseinatu zituzten herritarrei banatzeko, kaleko jendearen artean galdera-erantzunen lehiaketa bat egin zuten eta Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko martxa bat antolatu zuten gurpil gainean, herritarrak sentsibilizatzen laguntzeko pertsona bakoitzak ardura duela Garapen Iraunkorreko Helburu horiek betetzeko ahaleginean, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiek bizimodu hobea izan dezaten ziurtatzeko.

Gazteok eginiko lana Biosfera Erreserben Europako Biltzarrean (EUROMAB) aurkeztu du UNESCO Etxeak, UNESCOk antolatuta, Dordoinako Bassin Biosfera Erreserban.

Esteka honetan ikus daiteke eginiko ekintzen bideoa: https://youtu.be/A3TDIIraBb4

________________________________________________________________________

2030 Agendari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bideo hau ikus dezakezu:

euskaraz:https://youtu.be/IT9rJkK6WiU

gaztelaniaz: https://youtu.be/gQBJfYlDOvA

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GVvert.gif http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Reserva_Urdaibai.jpg

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_basque_country_2_lineas.jpg

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco