Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Garapenari buruzko Txostena: garapenak atzean uzten ditu oraindik ere Lurreko pertsonarik baztertuenak

Azken 25 urteetan giza garapenak izan duen aurrerapen izugarriak oraindik ere atzean uzten du aurrera egiteko egiturazko oztopoak –askotan kuantifikatu gabekoak– gainditzen dituen jendea. Pertsona ororentzako giza garapen iraunkorra bermatzeko, beharrezkoa da orain arte baztertuak izan direnekin bereziki ahalegintzea, eta baztertzen dituzten oztopoei aurre egiteko neurriak hartzea.


Hauek dira
Giza Garapenari buruzko 2016ko "Giza garapena pertsona ororentzat" txostenaren zenbait ondorio. Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP) argitaratu du.


Batez beste giza garapen mailak nabarmen hobera egin duen arren, txostenak azaltzen du munduko eskualde guztietan, 1990. eta 2015. urteen artean, hiru lagunetik batek giza garapeneko maila baxuan bizitzen jarraitzen duela, Giza Garapenaren Indizearen arabera.


 «Mundu mailako komunitatea garen aldetik, inor atzean ez uzteko ahaleginak definitu behar du ekiten dugun ekintza oro. Giza garapena zein Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako aurrerapena eragozten duten oztopoak gainditze aldera, inklusio-printzipioak bideratu behar ditu gure erabaki politikoak» adierazi zuen Suediako lehen ministro Stefan Löfven-ek, martxoaren 21ean Stockholmen egindako Txostenaren aurkezpen ofizialean, NBGPko administratzaile Helen Clark-ekin eta txostenaren egile nagusi eta Giza Garapenari buruzko Txostenaren Bulegoko zuzendari Selim Jahan-ekin batera.


Munduak ibilbide luzea egin du muturreko pobrezia murrizten, hezkuntzarako, osasunerako eta saneamendurako sarbidea hobetzen, eta emakume eta neskatilentzako aukerak zabaltzen» adierazi zuen Helen Clarkek. «Hala eta guztiz ere, aurrerapen horiek hurrengo erronkaren –ziur asko zailagoa– atarikoa baino ez dira; munduko aurrerapenaren onurak pertsona guztiei heltzen zaizkiela zaintzea, alegia».


Herrialde garatuetan ere bada kezka hori; izan ere, pobrezia eta bazterketa arazo dira horietan ere, 300 milioi lagunetik gora –haur guztien herena baino gehiago– pobrezia erlatiboko egoeran bizi baita.

 

Iturria:UNDP

 

Informazio gehiago:


Txostenaren laburpena gaztelaniaz deskargatzeko:
http://hdr.undp.org/sites/default/files/HDR2016_SP_Overview_Web.pdf

Giza Garapenari buruzko Txostenak: http://hdr.undp.org/es

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco