Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeen Talde Nagusiko Idazkari Nagusiari Eskakizuna

UNESCO Etxeak bat egiten du emakumeen eskubideen aldeko mugimendu eta GKE-ek Antnio Guterres-ekin (Nazio Batuetako idazkari nagusia) biltzeko egin duten eskaerarekin. Hain zuzen, Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen 61. Bilkuran egin nahi lukete bilera berarekin.

NBE Emakumeak erakundeak berriki argitaratu duen Emakumeen Aurrerapena Munduan txostenean adierazten den bezala, hainbat aurrerapen izan dira mundu osoko emakumeen egoeran. 2030 agenda arrakastaz ezartzea lortzen badugu, aurrerapen horiek azkartuko dira. Hala ere, emaitzak gorabeheratsuak dira, eta gaur egungo egoera politikoak arriskuan jartzen ditu lorpen ugari.

Milioika emakume eta neska txirotu egin dira, eta ingurumen-hondamendien eta gatazken ondorioz lekualdatu behar izan dute. Bestalde, gizarte-babesak ez ditu migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak bermatzen (populazio horien gehiengoa emakumeak eta neskatoak dira). Sistema ekonomiko ustelek txiroak eta ahulak esplotatzen jarraitzen dute, irabaziak gutxi batzuen artean metatzeko. Eta kezkagarriena da emakumeen eskubideen aurkako erreakzio ugari agertzen ari direla eta orain arte lortutakoa arriskuan jartzen ari direla. Ondorioz, mundu osoko emakume eta neskatoei heldua zaie borroka egiteko unea, beren ahotsak entzunarazi eta errespetarazteko bidean.

Emakumeen Talde Nagusiak azpimarratu du esfortzua, elkarrekiko babes sendoa eta elkarlan handia egon dela Nazio Batuekin izan duen harreman luzean, eta horrek emakumeen aurrerapena bultzatu duela. Bestalde, Nazio Batuek Emakumeen Talde Nagusiaren babesa jaso dute NBrentzat funtsezkoak diren hainbat lan-eremutan aurrerapenak egiteko: Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Segurtasun Kontseiluaren 1325 ebazpena eta hari jarraipena egiteko ebazpenak, klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa eta garapena finantzatzeari buruzko Addis Abeba Ekintza Programa, besteak beste.

Eskatzen dugun bileran, erakundeon helburua zera da: mugimendu feministak eta emakumeen mugimenduak Nazio Batuetan ahots indartsu eta kulturaniztuna izaten jarraitzeko konpromisoa eta babesa indartzea, eta emakumeen eta neskatoen eskubideek aurrera egiten jarraitzea.

Sartu hemen eskakizunarekin bat egiteko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe0c1QH5Vo_yMsoeYIgUPA08mOR2ynWl41Tr-HRTvl2ixem4A/viewform

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1' DE REFUGIO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACIN PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ!
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco