Azken berriak
atzera ES|EN
Bailemos un WALLS, Dame 1 minuto de Refugio lehiaketaren bideo irabazlea

‘Por qu no quieres que vengan los refugiados?’ eraman du ‘Ekin eta Egin saria’ eta ‘El valor de una vida’ ‘UNESCO Etxea’ sarian garailea da.

Aurtengo edizioan munduko leku desberdinetako bideoak jaso dira: Peru, Kolonbia, Brasil, Nafarroa, Valentzia, Gaztela eta Leon, Madril, Andaluzia eta Euskaditik

Sari banaketa Bilboko EITBren egoitzako Multibox aretoan izan da martxoaren 3an, ostiralean, 300 pertsona baino gehiagoren aurrean


Yago Mateo, Gasteiztarrak, irabazi du UNESCO Etxeak antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1 Berdintasunaren alde’ lehiaketaren zazpigarren edizioa 'Bailemos un WALLS' lanarekin.

Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian, Aterpe Berri Eskaut Taldea (Bilboko Ikasbide ikastetxea) izan da garaile 'Por qu no quieres que vengan los refugiados?' lanarekin eta ‘UNESCO Etxea’ kategorian Mikel Unzuek, bilbotarra, irabazi du ‘El valor de una vida’ lanarekin.

Laura C. Urizar-ek, Burgosekoa, ‘Con lo puesto’ lanarekin ‘CEAR-Euskadi Aipamena’ irabazi du. Sari honekin, asiloa lortzeko duen eskubidea hoberen babesten duen Ikus-entzunezko lana saritu da.

Koldobika Perez-ek, Bilbotarra, ‘La partida’ lanarekin ‘EIKEN Aipamena’ irabazi du. Sari honekin, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatu duena saritu da.

Epaimahaia nazioarteko lankidetzako eta ikus-entzunezko arloko profesionalek osatu dute.

Aurkezleak Ana Urrutia,EITBko kazeteria, eta Iigo Iraultza “Iru” aktorea izan dira, Danylo Bestko eta bere Jazz Band taldearekin batera. Hainbat aurpegi ezagun bertan zeuden, Fernando Canales sukaldaria eta Sergio Snchez Bilbao Basket Fundazioetik; Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Dekanoa eta Dekanordea Carlos Fuentenebro Zabala eta Patricia Brcena Garca; Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria edo Getxoko Udalaren Garapeneko Lankidetzako Zinegotzia, Irantzu Uriarte.

Lehiaketa Bilboko Udalak , Getxoko Udalak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak babestu dute




Saritutako bideoak eta sari-banaketako argazkiak -n eskuragarri daude

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_refugioLogos.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco