Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa: 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berria

UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berria" ikastaroa antolatu du. 2017ko martxoren 13a, 14a eta 16a, 16:00etatik 19:00etara, Gasteizko UNESCO Etxearen egoitzan (Zapatari kalea 8) izango da.

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak Nazio Batuek onartutako garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berria da. Agenda honetan kontuan hartzen da pobreziarekin amaitzeko egoera ekonomikoa hobetuko duen eta gizarteko beharrizan batzuk aintzat hartuko dituen plangintza bat ere behar dela; hezkuntza, osasuna, babes soziala eta lanerako aukerak kontuan izango dituena, bai eta klima-aldaketa eta ingurumenaren zaintza ere. Beste zenbait gai ere biltzen ditu, hala nola desparekotasuna, azpiegitura, energia, kontsumoa, biodibertsitatea, ozeanoak eta industrializazioa.

Planeta osoan giza garapen iraunkorra erdiesteko tresna izatea du helburu, eta agenda martxan jartzeak herrialde guztien eta maila guztietako administrazioen parte-hartzea dakar, sektore pribatuarena, sektore akademikoarena, gizarte zibil antolatuarena eta herritarrena oro har.

Helburuak:

. Ikasleak garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berri honetan trebatzea.
2030 Agenda giltzarri diren hainbat ikuspegitatik aztertzea, hala nola giza eskubideen, generoaren eta kulturaren alorretatik.
Eztabaidatzeko, pentsamendu kritikoa lantzeko eta iritziak trukatzeko gune bati bide ematea.
Profesionalek eta boluntarioek haien edukiak eta diskurtsoa lan-espazioan txertatzeko bidea erraztea.

Nori zuzenduta: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta GIHak ezagutzeko interesa duten pertsona eta erakundeei, batez ere sektore sozialekoei, GGKEei eta ingurumen eta hezkuntzakoei.

Prezioa: Doako ikastaroa.

Programa

Izen-ematea

Zeinahi zalantza argitzeko:
Aitana Uria
a.uria@unescoetxea.org

Antolatzailea:

Babesleak:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_transp.png http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg http://www.araba.eus/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=image%2Fjpg&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1224090351414&ssbinary=true

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco