Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak

NBEren idazkari nagusiak txosten bat argitaratu du eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen esparruaren arteko loturei buruz, bi agendak esparru berekoak diren heinean.

Giza Eskubideen Kontseiluaren 32/5 ebazpena betetzeko aurkeztu du txostena NBEren idazkari nagusiak, urtero txosten bat prestatzeko eta aurkezteko eskatu baitzitzaion ebazpen horren bidez; herrialde guztietan eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak benetan betetzen diren ala ez aztertzeko, hain zuzen ere. Halaber, txostena bereziki Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren gauzatze-esparruari buruzkoa izan zedin ere eskatu zitzaion.

Txostenak nabarmentzen duenez, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren, eta kontuak ematea exijitzearen printzipioak ez ezik, funtsezko faktorea da giza eskubideetan oinarritutako ikuspegi bat ere txertatzea datuetan, nazioarteko zuzenbidearen arabera estatuei dagozkien betebeharrak kontuan hartu eta 2030 Agenda haiekiko koherentziaz aplikatzen dela bermatzeko. Bestalde, 2030 Agenda txertatzeak giza eskubideen ikuspegitik zer zailtasun eta aukera nagusi dakartzan ere nabarmentzen da txostenean, bai eta giza eskubideen nazioarteko mekanismoek zer ekarpen egin dituzten ere. Azkenik, horren inguruko zenbait gomendio ematen dira.

Irakurri txostena hemen

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco