Azken berriak
atzera ES|EN
Txosten-liburua: Jose Miguel Azaola eta Alberto Onaindiari omenezko hitzaldiak

Gure 25. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekitaldien artean, UNESCO Etxeak, 2016ko maiatzaren 24 eta 26an Bilboko Bidebarrieta liburutegian, antolatu zituen bi hitzaldi UNESCOn lan egin zuten bi euskal intelektualei omenez: Jose Miguel Azaola y Alberto Onaindia.

Esteka honen bidez, konferentzietan emandako txostenak biltzen dituen liburua deskargatu ahal izango duzue.


http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png Liburua deskargatu


Hitzaldiak

Maiatzak 24, Alberto Onaindia (Markina 1902 – Donibane Lohizune 1988).
Hizlariak izango dira Adolfo Arejita (Labayru Fundazioko zuzendaria), Iaki Goiogana (Historian lizentziaduna) eta Koldo Ordozgoiti (kazetaria, Euskal irratigintzaren historian aditua).

Alberto Onaindia 1951 eta 1966 bitartean, aldi baterako kontratuekin aritu zen lanean UNESCOn, batez ere itzultzaile gisa. UNESCOren hainbat biltzar nagusitako Idazkaritzetan parte hartu zuen.


Maiatzak 26, Jose Miguel Azaola (Bilbao 1917 – Alcal de Henares 2007).
Hizlariak izango dira Jess Zubiaga (Sancho El Sabio Fundazioko zuzendaria), Joseba Agirreazkuenaga (UPV-EHUko historia garaikidean katedraduna), Alfonso Carlos Sainz de Valdivielso (San Fernandoko Arte Ederren eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademietako kidea) eta Juan Ramon Azaola (Jose Miguel Azaolaren seme aeta editore erretiratua).

Jos Miguel Azaolak 1963tik 1977ra UNESCOko funtzionario jardun zuen: Agiri eta Argitalpenen Saileko teknikari gisa lehenik, eta Egile Eskubideei buruzko Informazioaren Nazioarteko Zentroko buru gisa ondoren.

Hitzaldiak Ruper Ormazak aurkeztu ditu. Euskadiko Kutxa, Bilboko Udala, Labayru Fundazioa, Sancho el Sabio Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioaren laguntzarekin antolatu ziren.


Programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco