Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa sarean: Garapen iraunkorrerako 2030erako Agendari buruzko sarrera

UNESCO Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Garapen iraunkorrerako 2030erako Agendari buruzko sarrera. Pertsona eta planetarako plana" ikastaroa antolatu du. 2016ko abenduaren 12tik 22ra izango da, 15 orduko iraupenarekin.

Mundu osoko 150 lider baino gehiago izan ziren Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean, 2015eko irailean, 2015-2030 aldirako garapen iraunkorrari buruzko agenda handinahia ofizialki onesteko asmoz, Nazio Batuen 193 estatu kideek adostu ondoren.

Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkari nagusiak adierazi zuenez, “agenda hau herrien agenda da, leku guztietako pobrezia behin betiko eta inor atzean utzi gabe desagerrarazteko, alderdi guztietatik”.

Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 adierazpen batek, garapen iraunkorrerako 17 helburuk eta 169 xedek osatzen dute. Hala herrialde garatuak nola garatzeko bidean daudenak barne hartzen ditu, eta aitortzen du pobrezia desagerrarazteko hazkunde ekonomikoa bultzatuko duen plan bat behar dela, klima-aldaketa, ingurumenaren babesa eta beste hainbat premia sozial kontuan hartuko dituena: hezkuntza, osasuna, gizarte-babesa eta lan-aukerak, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat alderdi ere biltzen ditu: desberdinkeria, azpiegiturak, energia, kontsumoa, bioaniztasuna, ozeanoak eta industrializazioa.

2030 Agendarekin, giza garapen iraunkorra lortu nahi da mundu osoan eta, horretarako, maila guztietako administrazioek lan egin behar dute: sektore pribatuak, sektore akademikoak, gizarte zibil antolatuak eta herritarrek oro har.

Ikastaroaren helburua da ikasleek modu kritikoan eta hainbat ikuspegitatik aztertzea Agenda 2030 eta agenda ezartzeko proposamenak. UNESCO Etxeak, online ikastaroaren bidez, Nazio Batuen Sistema azalduko du, hots, garapen iraunkorrerako agenda sortu, onetsi eta aztertzen den esparrua; aurretik osatu diren beste garapen-agenda batzuk aurkeztuko ditu (Milurtekoko Garapen Helburuen Agenda eta Nazio Batuek agenda horren gainean egiten duen ebaluazioa, esaterako); eta funtsezko zenbait alderdi sakonduko ditu (giza eskubideak, generoa, kultura eta hezkuntza, adibidez).

Formatua: Online (moodle plataforma).

Plaza kopurua: 40.

Hizkuntza: Gaztelaniaz.

Maila: Oinarrizkoa.

Iraupena: 15 ordu.

Prezioa: Doako ikastaroa.

Ziurtagiria: Ikastaroa gainditzen duten ikasleek parte hartu izana eta gainditu izana egiaztatuko duen Ziurtagiria jasoko dute.

Izen-ematea: Online, abenduaren 4ra arte. Izena emandako pertsonak ikastarorako dauden plazak baino gehiago badira, izena emateko ordenaren arabera onartuko dira.

Nori zuzenduta: Ikastaroa Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 ezagutu nahi duten guztiek egin dezakete; ahal dela, gizarteko, GGKEen, ingurumeneko edo hezkuntzako sektorekoek.

Informazio gehiago: Edukiak, metodologia, ebaluazioa eta izen-ematea

Zeinahi zalantza argitzeko
Rubn iguez
r.iniguez@unescoetxea.org

Antolatzailea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg

Babeslea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco