Azken berriak
atzera ES|EN
Doako ikastaroa: Ura eta Saneamendua izateko Giza Eskubidea Garapen Iraunkorreko Helburuen ikuspuntutik

UNESCO Etxeak eta ONGAWA-k, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin, ‘Garapen Iraunkorrerako Helburuen baitan, ura eta saneamendua izateko giza eskubidea’ ikastaroa antolatu dute . 2016ko azaroaren 30etik abenduaren 20ra izango da, 15 orduko iraupenarekin.

Formatua: Online (moodle plataforma). Horren osagarri, ikastaroaren hasieran (azaroaren 26an, hain zuzen) aurrez aurreko saio bat egingo da.

Ziurtagiria: Ikastaroa gainditzen duten ikasleek parte hartu izana eta gainditu izana egiaztatuko duen Ziurtagiria jasoko dute.

Izen-ematea: Online, azaroaren 25era arte. Izena emandako pertsonak ikastarorako dauden plazak baino gehiago badira, izena emateko ordenaren arabera onartuko dira.

Plaza kopurua: 35.

Hizkuntza: Gaztelaniaz.

Maila: Oinarrizkoa.

Iraupena: 15 ordu.

Prezioa: Doako ikastaroa.

Nori zuzenduta: Lankidetzaren eta giza eskubideen eragileetan diharduten pertsonak: GKE, enpresak, unibertsitateak (ikertzaileak, eta master-irakasle eta -ikasleak), administrazioak, ur-operadoreak eta beste erakunde eta pertsona interesdun batzuk.

Informazio gehiago: Edukiak, metodologia, ebaluazioa eta izen-ematea

Zeinahi zalantza argitzeko
Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org
Tfna. 94 427 64 32

Antolatzaileak:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg

http://www.ongawa.org/wp-content/uploads/2014/05/ONGAWA_COLOR_POS_RGB.jpg

Babeslea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_DDHHver2013.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco