Azken berriak
atzera ES|EN
Mahai-ingurua: Museoak, Gizartea eta Garapena

UNESCO Etxeak azaroaren 22an, 10:00etan, "Museoak, gizartea eta garapena" mahai-ingurua antolatu du Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian.

2015eko azaroaren 17an, UNESCOren 38. Konferentzia Nagusian, aho batez onartu zen museoak eta bildumak, haien aniztasuna eta gizartean duten zeregina babesteko eta sustatzeko Gomendioa.

Zein dira museoen definizioa eta funtzioa nagusiak, Gomendioaren dokumentuaren arabera? Zer garrantzi dute museoetako bildumek? Zer zeregin betetzen dute gaur egun museoek eta zein bete beharko lukete etorkizunean? Zein dira mundu garaikidean museo-ondarearen eta bildumen mehatxu nagusiak? Zer egin behar da museo-ondarea eta bildumak babesteko eta sustatzeko?

“Museoak, gizartea eta garapena” mahai-inguruan aztertu nahi ditugun gaietako batzuek dira horiek, eta Donostiako museoen esparruko profesionalei proposatuko dizkiegu. Helburua da jardunbide egokien eta ikaskuntzen esperientziak azaltzea elkarri, erronkak eta lankidetza posibleak identifikatzea.

Metodologia eta gaiak >>

 

PROGRAMA

10:00 – 10:30:
    Museoak eta bildumak, haien aniztasuna eta haiek gizartean duten funtzioa babesteari eta sustatzeari buruzko UNESCOren gomendioaren aurkezpena eta sarrera.
   
Arantzazu Acha, UNESCO Etxea.

10:30 – 11:00
    Museo-ondareak eta bildumek zein mehatxu nagusi dituzte gaur egungo munduan?.
   
Susana Soto, San Telmo Museoa.

11:00 – 11:30
    Zer neurri hartu behar dira ondare-museoa eta bildumak babesteko eta sustatzeko?.
   
Soco Romano, Untzi Museoa.

11:30 – 12:30:
    Museoek zer zeregin dute gaur egun eta zer zeregin eduki beharko lukete etorkizunean?.
   
Cristina Aguirre, Museum Cemento Rezola, eta Esther Irigaray, Aquariuma.

12:30 – 13:00:
    Sorkuntza-zentroak, kultura sortzeko eta eskuratzeko babes gisa.
    Ane Rodrguez Armendariz, Tabakalera.
 

 

Sarrera librea

Etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

Ekitaldia Livestreamaren bidez emango da: KMZuzenean

 

Informazio gehiago:
Jessica Domnguez j.dominguez@unescoetxea.org
94 427 64 32

 

Antolatzen du:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg

 

Babesten dute:

http://www.donostiakultura.eus/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/DK-Logo_Horizontala_CYAN.gif

https://admin.uik.eus/uploads/thumbs/logocolaboradores_foto/376/sin-titulo2.jpg

Laguntzen dute:

http://www.arte10.com/museo/koldo/logo.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Noticias_Gipuzkoa_2010.gif

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco