Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedrak
eta
UNESCO
Etxeak ‘Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin’
oinarrizko ikastaroa sarean antolatu dute. Ikastaroa azaroaren 21etik
(10.00) abenduaren 19ra (10:00) egongo da zabalik. Ikastaroa osatzeko 15 ordu
beharko direla aurreikusten da.
EZAUGARRI OROKORRAK
- Gehieneko ikasle kopurua: 30
- Hizkuntza: Gaztelania
- Modalitatea: Sarekoa (moodle plataforma) gehi aurrez aurreko jardunaldi-tailerra
(hautazkoa).
- Maila: Oinarrizkoa
- Kostua: Doakoa
- Iraupena: Azaroaren 21etik abenduaren 19ra. Ikastaroa osatzeko guztira 15 ordu
beharko direla aurreikusten da. Aurrez aurreko jardunaldia abenduaren 15ean
izango da, 16:30etik 19:00etara, Zubiria Etxean (Sarrikoko campusa, UPV/EHU).
- Izen-ematea: Azaroaren 18ra arte. Plazak baino izen-emate gehiago egonez gero,
izena emateko hurrenkera hartuko da aintzat.
SARRERA
Ba al dakizu zein zerbitzu ematen dizkiguten ekosistemek? Zenbateraino gaude
haien mende eta nola murritz dezakegu mendekotasun hori? Zer-nolako banaketa
dute Euskadin? Nola laguntzen digute etorkizun iraunkorragoa lortzeko
lurraldeari buruzko erabakiak hartzen? Ba al zenekien Euskadi nazioartean
aitzindaria dela bere politiketan ekosistemen zerbitzuen kontzeptua aplikatzeari
dagokionez?
Galdera horien erantzunak eta are gehiago aurkituko dituzu “Ekosistemen
Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin” izeneko sareko ikastaroaren 1. edizioan.
Ikastaro horren helburua da ekosistemen zerbitzuen kontzeptua hurbiltzea eta
Euskadiko ebaluazio azpi-globalaren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea. Sareko
edukiez gain, aurrez aurreko jardunaldi-tailer bat ere egingo da.
Ikastaroa interesa duten eragileentzat pentsatua dago; besteak beste,
irakasleentzat, administrazio publikoetako zein enpresa pribatuetako ingurumen-teknikarientzat,
interpretazio-zentroetako begiraleentzat, irakasleentzat eta abarrentzat.
Ikastaroan, ekosistemen zerbitzuei buruzko hastapenak eta kontzeptu horrek
politika publikoetan dituen aplikazioak ikasiko dituzte.
EDUKIAK
- Ekosistemen zerbitzuak eta azpiegitura berdea definitzea
- Nazioarteko testuingurua
- Ekosistemen zerbitzuak eta azpiegitura berdea, hornidura-zerbitzuak,
erregulazio-zerbitzuak eta zerbitzu kulturalak
- Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa
- Euskadiko ekosistemen zerbitzurik garrantzitsuenak identifikatzea eta
balioestea
METODOLOGIA
- Sareko lanak ardatz hauek ditu: alderdi teorikoa irakurtzea (5 ikasgai),
sakontzeko agiriak kontsultatzea, erreferentziazko webguneak aztertzea, foroetan
eztabaidatzea eta banakako azken ebaluazio-jarduera bat egitea.
- Ikastaroa azaroaren 21etik (10.00) abenduaren 19ra (10:00) egongo da zabalik.
abenduaren 5etik 11rako astean ez da ikasgairik ezarriko, baina foroa irekita
egongo da. Ikastaroa osatzeko 15 ordu beharko direla aurreikusten da.
- Ikastaroa osatzeko (hautazkoa izango da), aurrez aurreko jardunaldi bat egingo
da Bilbon. Bertan, kontzeptu nagusiak berrikusteaz gain, lan praktikoa egingo
da, jarduera-tailerren bitartez. Jardunaldian parte hartzea gomendatzen dugu,
azken ebaluazioa baino lehen zalantzak argitzeko abagune bikaina eta
eztabaidarako tokia baita. Abenduaren 15ean izango da, 16:30etik 19:00etara,
Zubiria Etxean (Sarrikoko campusa, UPV/EHU). Agirre Lehendakariaren etorbidea
81-48015 (Bilbo)
- Ebaluazioa: ikasleak ebaluazio-jarduera bat egin beharko du; jarduera hori
test erako azterketa edo antzeko zerbait izango da. Ikastaroa gainditzeko,
foroan gutxienez behin parte-hartzea derrigorrezkoa da. Ikastaroa gainditzen
duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute, ikastaroan parte hartu dutela eta
ebaluazioa gainditu dutela frogatzeko.
Izen-emate orria:
https://goo.gl/forms/nARnd08eFD0MxOJi1
Informazio gehiago:
Aitana Uria a.uria@unescoetxea.org
Antoilatzaileak:
 |
 |
Babesleak:
 |
 |