Azken berriak
atzera ES|EN
Herrien eta planetaren zerbitzurako hezkuntza izeneko UNESCOren Txostenaren aurkezpena

UNESCO Etxeak "Herrien eta planetaren zerbitzurako hezkuntza" izeneko txostenaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Azaroaren 30an izango da Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzan (Ekitaldi aretoa - Kale nagusia 85, Bilbo), 11:00etan.

Garapen Jasangarrirako Munduko Konferentzian (2015), NBEko Estatuek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuten, 2016-2030 aldirako nazioarteko agenda nagusia; agenda horrek pobrezia errotik kentzea, planeta babestea eta desberdinkeriak eta kalteberatasunak gutxitzea du helburu, giza garapen jasangarriaren paradigmari jarraituz.

2030 Agendak garapen jasangarriko 17 helburu ditu; horien artean, bat hezkuntzari buruzkoa da, hain zuzen, ODS4 deitukoa.

2015ean, Incheon-en (Koreako Errepublika) egindako Hezkuntzari buruzko Munduko Foroan, 160 herrialdeko 1.600 parte-hartzaile bildu ziren, helburu bakarrarekin: nola lortu hezkuntzari buruzko garapen jasangarriko helburua (ODS4); hau da, nola bermatu guztiontzako kalitatezko eta bidezko hezkuntza inklusiboa, eta bizitza osorako ikaskuntza, 2030erako.

Munduko Foroak UNESCOri agindu zion ODS4 helburua betetzen dela zaintzea eta urteko txosten bat egitea, non gainbegiratuko baita zer aurrerabide egin den ODS4aren eta horren barruan ezarritako hamar xedeen lorpean.

Txosten horietan lehena "Herrien eta planetaren zerbitzurako hezkuntza" izenekoa da. UNESCOk bertan nabarmentzen du zer aukera eskaintzen dituen hezkuntzak garapeneko Munduko Agenda berrian zehaztu diren mundu mailako helburuetarako aurrerapena bultzatzeko.

Halaber, nabarmentzen du hezkuntzak eraldaketa sakona izan behar duela lehenik, gaitasun hori egia bihurtzeko eta gaur gizakiek eta planetak aurrez aurre dituzten arazoei erantzuna emateko.

"Guztiontzat planeta berdeagoa eta etorkizun jasangarriagoa izateko, gure hezkuntza-sistemak ezagutza-transmisio soila baino zerbait gehiaho izatea eskatu behar dugu. Gure eskolek, unibertsitateek eta hezkuntza iraunkorreko programek arazo ekonomikoak eta inguruneari eta gizarteari burizkoak izan behar dituzte erdigunean, hain zuzen, herritar aske, kritiko, kontziente eta trebeak hausnartzera bultzatuko dituztenak" azaldu zuen Aaron Benavot-ek, txostenaren zuzuendariak.

Parte hartuko dute:

  • Taya Louis Owens, txotenaren ikerketa-eta prestaketa-taldeko kidea. Hezkuntza-politikan nazioarteko aditua.

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren ordezkaria.

Bertaratuek Txostenaren laburpena jasoko dute.

Sarerra librea

SEtorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

Informazio gehiago:

Monika Vzquez.

m.vazquez@unescoetxea.org

94 427 64 32

Antoilatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_educacion2015.jpg

Laguntzailea

http://www.unesco.org/languages-atlas/assets/_core/images/en_unesco_logo.gif

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco