Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak martxan jarri du minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren 7. edizioa

"Dame 1 minuto de refugio" Lehiaketaren 7. edizioa abiarazten da!

Ikus- entzunezko piezen “Dame 1 Minuto de Refugio" lehiaketaren helburua da errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizartea lortzen laguntzea, arreta berezia eskainiz pertsona orok aske ibiltzeko eta asiloa lortzeko duen eskubidea defendatuko duen gizarte kritiko eta solidario bat eraikitzeari.

Lanek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 13 eta 14 artikuluen sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hauek urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute.

  • “Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizi -lekua aukeratzekoa. Perts ona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa". (13. artikulua)

  • “Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilat u eta izateko eskubidea". (14. artikulua)

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2017ko otsailaren 1ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

 

Lehiaketa amaitu arte,   http://www.unescoetxea.org/irudiak/logo_instagram.gif  gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian. Lanak UNESCO Etxeak  duen kontuan ikusi ahal izango dira.

 

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_refugioLogos.jpg

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco