UNESCO Etxea - Berriak
Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak parte hartzen du UNESCOrekin elkartutako eskolen sarearen XXIX. topaketan

Uztailaren 4tik 6ra UNESCOrekin elkartutako eskolen Estatuko sarearen XIX.topaketa ospatu zen Cuencan. Topaketa urtero antolatzen da. Helburua da, batetik, sarea osatzen duten ikastetxeek ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak ezagutaraztea, eta, bestetik, hurrengo ikasturteko lan-ildoak zehaztea.

Aurten Espainia osoko 70 eskola inguru bildu dira. Guztira, 110 parte-hartzaile egon dira: irakasleak, autonomia-erkidegoetako koordinatzaileak, proiektuen koordinatzaileak eta estatuko koordinatzailea; hauen artean, Ortuellako San Felix Ikastolako zuzendaria eta UNESCO Etxearen Lehendakari ordea dena, Nieves Fernndez, eta Euskal Autonomi Erkidegoko UNESCOrekin elkartutako eskolen koordinatzailea, Monika Vzquez. Azkenengo honek komunikazio bat aurkeztu zuen Asturias, Cantabria eta Euskadiko UNESCOren eskola elkartueen Munduko Ondare den kantauri itsasertzeko paleolitoko Labar-Arteari buruzko II. Lehiaketa eta Topaketari buruzkoa.

Topaketari hasiera eman zion Joaquin Araujo Jaunak naturalista, liburu askoren egilea, ohiko kolumnista Espainiako egunkari nagusietan, zuzendaria, errealizadorea, telebistako serie desberdinen gidoigile eta aurkezlea dena. Bukaera ekitaldian Federico Palomera Jaunak parte hartu zuen, UNESCOrekin Lankidetzan aritzeko Batzorde Nazionalaren Idazkari Nagusia dena.

Informazio gehiago:

UNESCOrekin Elkartutako Estatuko Eskolen Sarea

UNESCOrekin Elkartutako Munduko Eskolen Sarea

 

 

Laguntzen du

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco