Azken berriak
atzera ES|EN
GIH-en berri ematen uraren jaian

Ingurumenaren Eguna zela eta, ekainaren 5ean, igandea, Uraren Jaiaren 24. edizioa ospatu zuten Beteluri-Arrigorriagako Edateko Uren Tratamendutegian. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) antolatzen duen jai horren helburua da herritarrak, haurrak bereziki, ura neurrian erabiltzearen eta haren kutsadura eragoztearen beharraz sentsibilizatzea, uretako ekosistemen iraunkortasuna bermatze aldera.

Jolas- eta heziketa-jarduerak araztegiko zelaian egin ziren, 10:30etik 14:00etara. Milaka pertsona hurbildu ziren tailerrez, jolasez, puzgarriez, musikaz eta EUTrako bisita gidatuez gozatzera, Bizkai osoko familiak batez ere.

UNESCO Etxeak ere parte hartu zuen Uraren Jaian antolatutako jardueretan. Zehazki, BBUPren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, 2030 Agenda eta haren 17 helburuak era ludikoan helarazi zizkien familiei, horretarako prestatutako espazio batean; bereziki 6. helburua, edateko ur garbiari eta saneamenduari dagokiona, hain zuzen.

Ikusi argazki-albuma

Ikusi Programa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco