Azken berriak
atzera ES|EN
Gosea eta malnutrizioa ezabatzea Garapen Iraunkorrerako Helburuen Agendaren erdigunean

Nazio Batuen Idazkaritza Nagusiak duela zenbait urte jaulkitako erronka da Zero Hunger Challenge (ZHC) eta xedetzat du egungo munduko elikadura-sistema eraldatzea, mundua eraldatzeko.

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartzean, Nazio Batuetako estatu kideek hitzeman dute eraldaketa integrala eta unibertsala egingo dutela. Agendaren helburuak ezin dira lortu gosea ezabatu eta klima-aldaketara egokitzen den elikadura-sistema iraunkor bat lortu gabe. Hori dela eta, ZHC ekimenak lan bat egin du, bere egitekoa aztertzeko, Garapen Iraunkorrerako Helburuak eskuratze eta malnutrizioa ezabatze aldera.

ZHC erronkak bost elementu proposatu ditu, gosea ezabatu ahal izateko abian jarritako ekintzek aintzat hartu beharrekoak. Elementu horietako bakoitza 2030 Agendarekin eta haren helburuekin lotuta dago:

  • Elikadura-sistema guztiak iraunkorrak izatea

  • Landa txirotasuna ezabatzea, ekoizle txikiek baitute hazten ari den biztanleria modu iraunkorrean elikatzeko gakoa

  • Elikatze-kate osoan elikagaiak galtzea edo hondatzea eragoztea

  • Pertsona guztiek elikadura osasuntsu bat izateko aukera izatea eta herrien erresilientzia areagotzea

  • Malnutrizioa amaitzea bere forma guztietan, emakumearen egitekoa eta haren ahalduntzea aintzat hartuta.

 

Informazio gehiago:

Jaitsi argitalpena (ingelesez)

www.derechoalimentacion.org/noticias

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco