Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeen taldearen eta gizarte zibilaren jarrera, Agenda 2030en jarraipenerako ebazpenaren zirriborroaren aurrean

New Yorken zenbait kontsulta egin ondoren, jada eskuragarri dago mundu osoan Agenda 2030en jarraipena eta ebaluazioa egiteko ebazpenaren zero zirriborroa; dokumentu horri gaineratu zaio hurrez hurren Belize eta Danimarkako ordezkari iraunkorrak diren H.E. Lois Young eta H.E. Ib Petersen bideratzaileen gutuna.

Dokumentuak proposatzen du urteroko debateak antolatzea Helburuak taldeka eztabaidatzeko, Agenda 2030en izaera integratu eta banaezina islatuz. Gaiak eta helburu-taldeak hauek izango dira:

- 2017: Elikadura-segurtasuna bermatzea, 2030erako segurua izango den planeta batean (GIH taldea : 1, 2, 6, 13, 14, 15 eta 17).
- 2018: Hiri iraunkorrak egitea eta ekoizpen-gaitasunak sortzea (GIH taldea: 7, 8, 9, 11, 12 eta 17).
- 2019: Pertsonak ahalduntzea eta inklusioa segurtatzea (GIH taldea: 3, 4, 5, 10, 16 eta 17).

Emakumeen Talde Nagusiak azkar erantzun dio ebazpen-zirriborro horri. Jarrera hartzean, nabarmentzen dute agendaren jarraipenak etengabea izan behar duela, eta, horretarako, giza eskubideak babesteko dauden baliabideak erabili behar direla. Bestalde, haientzat berebiziko garrantzia du zehazteak nola txertatuko diren zeharkako gai nagusiak Agendan. “Genero-berdintasuna, esaterako, funtsezko osagaia da, eta alderdi hori neurri handiagoan edo txikiagoan aintzat hartzeak baldintzatuko du Agendak emaitza positiboa edo negatiboa izatea”.

Bestalde, Together 2030 (edo Elkarrekin 2030) ekimenak ere agertu du dokumentu honekiko bere jarrera. Ekimen horrek Agenda 2030 herrialdeetan ezartzea sustatzen du, eta mundu osoko 80 herrialde baino gehiagoko 320 erakunde hartzen ditu barnean, horien artean UNESCO Etxea; herrialde horietako %70 garapen-bidean daude. Jakitera eman duten jarrera-hartze horretan azpimarratzen dute, besteak beste, GIHak gaika ebaluatzean, ez direla behar bezala islatuko agendaren interkonexioak eta osotasuna. Nabarmentzen dute, halaber, anbizio handiagoa izan behar dela gizarte zibilaren parte-hartzeari dagokionez.

Informazio gehiago:

IISD: Co-facilitators

IISD: governments
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco