Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOko bi euskal humanista. Jose Miguel Azaola eta Alberto Onaindiari omenezko hitzaldiak

25. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean, UNESCO Etxeak antolatzen ditu bi hitzaldi datorren maiatzaren 24 eta 26an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, UNESCOn lan egin zuten bi bizkaitar intelektualei omenez.


Maiatzak 24, Alberto Onaindia (Markina 1902 – Donibane Lohizune 1988).
Hizlariak izango dira Adolfo Arejita (Labayru Fundazioko zuzendaria), Iaki Goiogana (Historian lizentziaduna) eta Koldo Ordozgoiti (kazetaria, Euskal irratigintzaren historian aditua).

Alberto Onaindia 1951 eta 1966 bitartean, aldi baterako kontratuekin aritu zen lanean UNESCOn, batez ere itzultzaile gisa. UNESCOren hainbat biltzar nagusitako Idazkaritzetan parte hartu zuen.


Maiatzak 26, Jose Miguel Azaola (Bilbao 1917 – Alcal de Henares 2007).
Hizlariak izango dira Jess Zubiaga (Sancho El Sabio Fundazioko zuzendaria), Joseba Agirreazkuenaga (UPV-EHUko historia garaikidean katedraduna), Alfonso Carlos Sainz de Valdivielso (San Fernandoko Arte Ederren eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademietako kidea) eta Juan Ramon Azaola (Jose Miguel Azaolaren seme aeta editore erretiratua).

Jos Miguel Azaolak 1963tik 1977ra UNESCOko funtzionario jardun zuen: Agiri eta Argitalpenen Saileko teknikari gisa lehenik, eta Egile Eskubideei buruzko Informazioaren Nazioarteko Zentroko buru gisa ondoren.

Hitzaldiak UNESCO Etxearen Lehendakaria den Ruper Ormazak aurkeztuko ditu. Euskadiko Kutxa, Labayru Fundazioa eta Sancho el Sabio Fundazioaren laguntzarekin antolatu dira.


Programa eta izen-emateak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco