Azken berriak
atzera ES|EN
Nola ospatuko duzu kultura aniztasunaren eguna?

Kultura-aniztasuna ospatzea truke-, berrikuntza- eta sormen-iturri paregabe bat nabarmentzea da. Kulturen aberastasuna gizateria osatzen duen energia dela aitortzea da; funtsezkoa dela bakerako eta garapenerako, eta haren sustapena giza eskubideekin ezin banatuzko moduan lotuta dagoela.

(Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusiaren mezua, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Egunerako, 2016ko maiatzaren 21a)


UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentrotik larunbat honetan kultura-aniztasunaren eguna ospatzera deitzen dizugu. Horretarako, antolatu duzun plan kulturalaren argazkia partekatzea proposatzen dizugu. Diseinatzaile baten elastikoa erosiko duzu beharbada, edo zure talde kutunaren azken diskoa, edo kontzertu batera joango zara, museo bat bisitatuko duzu, ondare-ibilbide batean zehar ibiliko zara edo dantza-emanaldi batez gozatuko duzu.

Partekatu une horren irudi bat larunbat honetan, maiatzaren 21ean, facebook-en edo twitter-en #diversidadcultural hastagarekin, etiketatu @unescoetxea-n, eta izan zaitez nazioarteko egun hau ospatzen duen komunitatearen parte.

Informazio gehiago:

Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusiaren mezua





 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco