Azken berriak
atzera ES|EN
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu

1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Egun hori aukera paregabea da publiko osoari museoek gizartearen garapenean betetzen duten eginkizuna helarazteko.

Museoen Nazioarteko Kontseiluaren sareak (ICOM) gai bat aukeratzen du, urtero, Museoen Nazioarteko Egunerako, eta museoen komunitateak bere kezkak gizartearekin partekatzea du helburu.

Aurtengo gaia “Museoak eta Paisaia Kulturalak” izango da.

Gaiari dagokionez, esan daiteke museoek parte diren paisaiaren inguruan nolabaiteko erantzukizuna dutela; izan ere, horiek beren ezagutza eta eskumenen ekarpenak egin ahal dizkiote paisaiari, eta beraz, horren kudeaketaren eta mantenu egokiaren protagonista aktiboak dira.

Museoen eginkizun nagusia ondarea zaintzea da, ondare hori museoen barnean ala kanpoan egon. Horien bokazio naturala beren misioa areagotzea eta jarduerak inguruko ondare kulturalaren eta paisaiaren eremu zabalera hedatzea da, museoek ere erantzukizun hori bereganatu baitezakete, zenbait mailatan.

Museoen eta ondare kulturalaren arteko lotura azpimarratzean ere museoek paisaia kulturala modu aktiboan babesteko lurralde-gune gisa har daitezkeela gogoratzen dugu.

UNESCO Etxetik, museoetako ikuskizunen sailak ikusi eta gure lurraldean dauden paisaia kulturaletara bisitaren bat antolatzera gonbidatzen zaituztegu.


Informazio gehiago:

ICOM



Iturria: ICOM

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco