Azken berriak
atzera ES|EN
Elikadura eta nekazaritzaren arloko gakoak 2030 Agendarako

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) lan hau argitaratu du: La alimentacin y la agricultura. Claves para la ejecucin de la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible (Elikadura eta nekazaritza. Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda gauzatzeko gakoak). Bertan, zehazki azaltzen du zer estrategia gauzatu behar diren Garapen Iraunkorrerako Helburuak errealitate bihur daitezen.

Elikadura eta nekazaritza agendaren erdigunean daude, nola pobrezia eta gosea ezabatzeko hala klima-aldaketari erantzuteko edo baliabide naturalak kontserbatzeko. Gaur egun, munduan nahikoa janari dago guztiontzat, nahiz eta 800 milioi pertsona gosea jasaten ari diren; errealitate hori gainditzeko ez da soilik elikagai gehiago ekoitzi behar, baizik eta elikadura-sistema erresiliente eta iraunkorrak sortu, edo merkatuak indartu, pertsona orok eskuratu ahal izan ditzan elikagai osasungarri eta nutritiboak.

2030 Agendak onartzen du, gosea amaitzeko, erronka handia dugula aurrean. Baliabide naturalak hondatzen ari dira, aniztasun biologikoa galtzen ari da eta klima-aldaketak munduko elikagaien ekoizpena mehatxatzen du; hortaz, agendak erronka horiek landu behar ditu. Horretarako, FAOk ikuspegi integratu bat garatzen du iraunkortasunerako nekazaritzan, baso-jardunean eta arrantzan, eta funtsezko bost oinarri ditu: baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea; ekosistema naturalak kontserbatzea, babestea eta hobetzea; landako bizimoduak eta gizarte-ongizatea babestea eta hobetzea; pertsonen, komunitateen eta ekosistemen erresilientzia areagotzea; eta sistema naturalen eta giza sistemen kudeaketa ona sustatzea.

Informazio gehiago:

Argitalpena ikusi

www.derechoalimentacion.org/noticias

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco