Azken berriak
atzera ES|EN
Ibilki mendizaletasun inklusiboa izan da garapen iraunkorrari laguntzen dioten tokiko egitasmoen sostenibles lehiaketako irabazlea

IBILKI Mendizaletasun inklusiboaren elkarteak irabazi du Garapen iraunkorrari laguntzen dioten dioten tokiko egitasmoen SOStenibles lehen lehiaketako irabazlea. UNESCO Etxeak sustatzen du lehiaketa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, eta Garapen Iraunkorrerako Munduko Agenda 2030 agenda berriari tokitik bertatik laguntzen duen proiektu onena saritzen du.

IBILKI mendi-gidari tituludunek osatutako elkarte gaztea da, eta gizarteratzea sustatzen du mendietan antolatzen dituzten kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueren bitartez. Jarduera horiek hainbat kolektiborentzat dira; esaterako, mugimendu- zein zentzumen-ezgaitasunen bat duten pertsonentzat, gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenentzat eta, oro har, jende guztiarentzat. Bizimodu osasungarria eta integratzailea sustatzen dute, eta bertan pertsonek balio sozialak eta lankidetzan oinarritutakoak garatzen dituzte.

Hau da bideo irabazlea: http://sostenibles.tv/?page_id=1446

IBILKIk, bere lanarekin, Osasunari eta Ongizateari dagokion 3. helburuari eta Berdintasunak Murrizteari dagokion 10. helburuari egiten die ekarpena. Arrazoi horiek direla eta, eta lehiaketaren webgunearen bitartez eginiko herri-bozketa fasearen ondoren, UNESCO Etxeak izendatutako epaimahai adituak erabaki du hau dela lehiaketako parte-hartzaileen arteko egitasmorik onena.

Iraunkortasunaren, komunikazioaren, genero-berdintasunaren, ingurumenaren eta hezkuntzaren arloko pertsona ezagun hauek osatu dute epaimahaia: Nieves Maya (Gasteizko Colegio Carmelitas ikastetxeko zuzendaria), Gladys Giraldo (lankidetzan aditua eta aktibista feminista), Jos Flix Basozbal (Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Saileko Ingurumen Prestakuntzako arduraduna) eta Jon Gonzlez de Repraz (Euskadiko GGKEen Koordinakundeko komunikazio-arduraduna).

IBILKIren jardueretarako erabiliko da 2.000 euroko saria, oso-osorik.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco