Azken berriak
atzera ES|EN
Emakume alargunei eta GIHei buruzko Munduko Txostena

Loomba Fundazioaren Emakume Alargunei buruzko Munduko Txostena da emakume alargunek eta horien mendeko pertsonek jasaten dituzten diskriminazioari eta bidegabekeriari buruzko datu baimenduen iturri bakarra, munduko zein nazio mailako politikak Garapen Iraunkorreko Helburuak oinarri hartuta egiten diren honetan.

Txostena ezinbesteko oinarria da ikertzaileentzat, nazioarteko zein tokiko erakundeentzat, gobernuentzat eta politika eta programa sendoak gauzatzean genero-desberdintasunaren eta emakume alargunen egoeraren inguruko kezka duten guztientzat.

Hona hemen txostenaren ondorio batzuk:

  • Denera, 385 milioi emakume alargunek eta euren 585 seme-alabek jasaten dute munduan diskriminazioa. Horietatik 38 milioi muturreko pobrezian bizi dira.

  • Gatazkak direla-eta gehien sufritzen dutenak Afganistango, Irakeko, Hego Sudaneko, Afrika Erdiko Errepublikako eta Siriako emakume alargunak dira.

  • Alabak bakarrik dituzten emakume alargunek eta neskatila alargunek (10 eta 17 urte artekoek) diskriminazio handia jasaten dute garapen-bidean dauden herrialde askotan.

  • Sexu-jokabideari buruzko arau sozialek kontrako eragina dute oraindik ere, bai osasunaren zaintzari dagokionez bai muturreko pobreziarekin hain lotuta dagoen “biziraupenerako sexu-praktika”-ri dagokionez

  • Herrialde garatuetako emakume alargunei ere eragin diete gizarte-ongizatean egin diren murrizketek eta segurtasun eza areagotzeak.

Informazio gehiago:

WUNRN

The Loomba Foundation

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco