Azken berriak
atzera ES|EN
Erakusketa: Bizkaiko GGKEak, ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidearen alde lanean

Maiatzaren 2tik 13ra, Algortako (Getxo) Villamonte Kultur Etxean, ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidearen aldeko erakusketa bat egingo da. Bertan parte hartu dute gai horren inguruan lan egiten duten Bizkaiko 5 GGKEk: ICLI, Zabalketa, Alboan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) eta UNESCO Etxea.

Hainbat panel erabiliz, GGKE bakoitzak ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidea ezartzearen alde hainbat lekutan eta ikuspegi desberdinetatik egin duen lana aurkeztuko du.

Indian, Bolivian, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta El Salvadorren martxan dituzten proiektuak jarriko dituzte aztergai Alboan, Zabalketa, ICLI eta MGI erakundeek, hurrenen hurren. UNESCO Etxeak, berriz, ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidea defendatzeko, ezartzeko eta horri buruz sentsibilizatzeko egin duen lanaren berri emango du, bereziki Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak ardatz hartuta.

Erakusketa 5 GGKEak gauzatzen ari diren lan-proiektu zabalago baten harira antolatu da. Proiektu horren helburua da kontzientzia kritikoa eta kooperazio-lan eraldatzailea sustatzea Bizkaian, ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidea benetan zabal dadin.

Proiektuak webgunea ere badu, eta informazio gehiago aurki daiteke bertan: http://forobizkaiadhas.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA
SOStenibles
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO
ELKARTU ZAITEZ
IRAUNKORTASUN HEZKUNTZARAKO ESKULIBURUA
KULTURA ETA GARAPENA
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
GARAPEN IRAUNKORRA ETA INGURUMEN HEZKUNTZARI BURUZKO UNESCO KATEDRA
MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
LURRALDEA, PAISAIA ETA ONDAREARI BURUZKO UNESCO KATEDRA


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco