Azken berriak
atzera ES|EN
Magdy Matínez-Soliman, NBGPko goi-kargudunak, Agenda 2030 aurkeztu du Euskadin

Apirilaren 20an eta 21ean, UNESCO Etxeak GLEAren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolaturiko “Etorkizun erkide berria:2030 Agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak” nazioarteko jardunaldien barruan, Magdy Matnez-Soliman Nazio Batuen Garapen Programaren Garapenerako Politiken Bulegoko zuzendariak Agenda 2030 aurkeztu zuen Euskadin.

Hitzaldian, Matnez-Solimanek hala Agenda 2030 nola garapen iraunkorrerako helburuak aurkeztu zituen eta, horrez gain, agendaren inguruko erronkak izan zituen aztergai: unibertsaltasuna, inor atzean ez uzteko xedea, agendaren integraltasuna eta agendaren finantzaketa.

Magdy Matnez-Solimanen hitzaldi osoa ikusgai dago hemen.

Hainbat helburu zituen jardunaldiak: goi-bileran hartutako erabakien berri ematea, munduko komunitateak (Nazio Batuek, estatuek, GKEek, indigenen eta immigranteen erakundeek, emakumeek, gizarte-mugimenduek eta abarrek) Agenda osatzeko prozesuan egindako lana ezagutaraztea, eta agenda mundu osoan nahiz tokian-tokian ezartzeko eta aztertzeko erronkak eta mekanismoak mahai gainean jartzea. Ildo horretatik, Agenda berriaren inguruan duten ikuspuntua azaldu zuten lankidetzaren, ingurumenaren eta giza eskubideen arloan mundu osoan ezagun diren zenbait pertsonak: Leida Rinhoutek, Javier Suraskyk, Daptnhe Cuevasek, Ana Ins Abelendak, Marco Gordillok, Guillermo Dorronsorok, Sonia Postigok, Mireia Caellasek eta Pablo Martnezek, besteak beste.

Informazio gehiago:

Etorkizun erkide berria:2030 Agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco