Azken berriak
atzera ES|EN
Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia

Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia, 'Ekintza Eraldatzailea: Europarentzako potentziala', 2016ko apirilaren 27tik 29ra izango da Euskadin. Antolatzaileak ICLEI- Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sarea, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira, Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen eta UNESCO Etxearen lankidetzarekin.

Konferentzia tokiko jasangarritasunari buruzko politiken nazioarteko hitzordu nagusitzat hartzen da, eta Aalborg (1994 eta 2004), Lisboa (1996), Hannover (2000), Sevilla (2007), Dunkerque (2010) eta Genevan (2013) aurretik egindako konferentzien jarraipena da. 2016ko konferentziak erakutsiko du noraino den premiazkoa tokiko jasangarritasunaren alorrean aurrera egitea, Europako etorkizuna itxuratzeari begira.

Helburuak:

  • Plataforma bat eskaintzea tokiko buruzagiei hiri-garapen jasangarriarekin zerikusia duten ideiak, esperientziak eta itxaropenak adierazteko;

  • Tokiko gobernuen, sektore pribatuaren, gizarte zibilaren eta finantza-sektorearen arteko lankidetzaren funtsezko rola aztertzea, ekintza integralak inplementatzeari begira;

  • Esploratzea nola uztartu daitezkeen hiri-garapen jasangarrirako estrategia eta neurriak ikuspegi ekonomiko berriekin eta berrikuntza sozialarekin, toki mailan, balioa eta enplegua maila horretan sortzeko eta erresilientzia ekonomikoa hobetzeko;

  • Hiri-garapen jasangarriaren aldeko neurriak hartzeko konpromiso bateratu formal bat hartzeko aukera eskaintzea tokiko buruzagiei, europar gobernantzari buruzko itxaropenak helarazteaz batera, konpromiso horri eusteari begira;

  • Tokiko gobernuak informatzea eta konprometitzea garapen jasangarriarekin zerikusia duten tresnen inguruan, Europa mailan eta nazioartean, hala nola Garapen Jasangarriaren Helburuen edo EBko Hiri Agendaren inguruan; eta, horri lotuta, esploratzea nola lagundu eta sustatu ditzaketen tresna horiek tokiko ekimenak;

  • Aztertzea nola lagundu ote dezakeen ekonomia zibikoak krisi ekonomiko eta finantzarioari aurre egiten eta Europa bateratu eta inklusiboaren aldeko konfiantza berreskuratzen, behetik gorako ikuspegi batez.

Informazioa eta izen ematea Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziaren web gunean.

Twitter:#Basque2016

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco