Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren Munduko Eguna: asko dugu egiteko 6. GIHaren alde

Martxoaren 22a Uraren Munduko Eguna da, eta aurtengoan Ura eta Lana izango da gai nagusia. Nazio Batuen arabera, munduko langileen ia erdiak (1.500 milioi lagunek) urarekin lotura duten sektoreetan egiten du lan, eta ia lanpostu guztiak uraren mende daude.

Horregatik, Espainiako GGKE-en Koordinakundeko Uraren Taldean, Nazioarteko Lankidetzarako eta Iberoamerikarako Estatu Idazkariarentzako gutun irekia prestatu dugu, eskatuz Espainia modu eraginkorrean konprometitu dadila Garapen Iraunkorraren Helburuetatik (GIH) seigarrena betetzera. Horrela, Espainiak uraren giza eskubideari buruzko orientazioak bete ditzala eskatu diogu, uraren gobernantza egokia sustatuko duten esku-hartzeak lagundu ditzala, baliabidea pertsona guztientzako eskuragarri egotea ziurta dezala, inongo bazterketarik gabe, modu iraunkorrean eta seguruan, eta erabakiak hartzeko orduan arazoak eragindako pertsona guztien partaidetza bultza dezala, batez ere egoera ahulenean daudenena.

Informazio gehiago:

Nazioarteko Lankidetzarako eta Iberoamerikarako Estatu Idazkariarentzako gutun irekia

Uraren Munduko Eguna

World Water Day 2016 bideoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco