Azken berriak
atzera ES|EN
Genero-berdintasuna Garapen Iraunkorraren Helburuen gidalerro izan dadila eskatu dute CSW 60 batzordetik

Emakumeen egoera juridiko eta soziala aztertzeko batzordearen 60. saioaldia (CSW 60) 2016ko martxoaren 14tik 24ra egingo da Nazio Batuen Erakundearen egoitzan, New Yorken. Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzeaz bakarrik arduratzen den gobernuarteko nazioarteko organo nagusia da, eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren mende dago. Emakumeen ahalduntzea eta horrek garapen iraunkorrarekin duen lotura da aurtengo gai nagusia.

Emakumeen egoera juridiko eta soziala aztertzeko batzordeak funtsezko lana egiten du emakumeen eskubideen sustapenean. Ildo horretan, munduko emakumeek bizi duten egoera dokumentatzen du eta genero-berdintasunari eta emakumeen ahalduntzeari buruzko nazioarteko arauak egiten ditu.

Irekieran NBEko liderrek nabarmendu zutenez, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak ekintzarako esparrua ahalbidetzen du genero harremanak eraldatu eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzeko. CSW 60 batzordearen saioetan Garapen Iraunkorraren Helburuak ezartzeaz hitz egingo dutela aurreikusi da, eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria desagerrarazteko bidean emandako aurrerapausoen balantzea ere egingo dute.

Emakume eta neskato askorentzat aldaketa behar bezain azkar ematen ari ez denez, NBE Emakumeak erakundearen zuzendari exekutibo Phumzile Mlambo – Ngcuka-k borrokan jarraitzeko eskatu zien partaideei. Era berean, 2030 Agendak ez duela Beijing-eko Ekintza Plataforma ordezten nabarmendu zuen, sustatu egiten duela.

NBEren Batzar Nagusiko lehendakari Mogens Lykketoft-en esanetan, 2030 Agendaren arabera genero-berdintasuna “lortu nahi ditugun gainerako aldaketetarako aurrebaldintza da”. Halaber, CSW 60 batzordeari dei egin zion genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzeko erreformei eta politikei buruzko orientazioa eskaini dezan, eta gobernuei gogorarazi zien genero-berdintasuna Garapen Iraunkorraren Helburu guztietan hartu behar dela kontuan, ez bakarrik 5. Helburuan (Genero-berdintasuna eta emakume eta neskato guztien autonomia lortzea).

Informazio gehiago:

www.unwomen.org/es/csw/csw60-2016
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco