Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen Kontseiluak garapenerako eskubidearekin lotu du 2030 Agenda

Giza Eskubideen Kontseiluaren 31. bilera irekitzean, garapenerako eskubidearen eta garapen iraunkorrerako 2030 Agendaren arteko loturak eta puntu komunak nabarmendu ziren. Gainera, NBEko giza eskubideen organoei eskatu zitzaien garapen iraunkorrari buruzko goi-mailako foro politikoarekin (HLPF, ingelesezko siglak) koordinazio handiagoa izan zezatela.

Saioa otsailaren 29an izan zen, Genevan, eta bertan, bakerik eta segurtasunik gabe garapen iraunkorra ezinezkoa dela esan zuen Ban Ki-moon NBEko Idazkari Nagusiak. Ban Ki-moon jaunaren arabera, eta errefuxiatuen gaur egungo krisiari dagokionez, asilo-erregimen zorrotzenek ez dute ezer egiten pertsonen masa-mugimenduen arrazoiak jorratzeko, eta horiek garapenaren eta gobernantzaren erronketan izaten dituzte beren sustraiak.

Zeid Ra'ad Al Hussein jaunak, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak, giza eskubideak bermatu daitezela eskatu zuen, baita garapenerako eskubidea bera ere, horiek funtsezkoak baitira Garapen Iraunkorraren Helburuak abian jarri ahal izateko. Horrez gain, datuak bereizi beharra azpimarratu zuen, horien aplikazioa modu eraginkorrean zaintzeko.

GEKren 31. saioa martxoaren 24an amaituko da. Bertan, Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunen 50. urteurrenari buruzko goi-mailako eztabaida eta klima-aldaketari eta osasun-eskubideari buruzko eztabaidak egingo dira. Lankidetza teknikoari buruzko urteko gaikako eztabaida etorkin guztien eskubideak sustatu eta babesteari buruzkoa izango da, emakumeenak, haurrenak, adineko pertsonenak eta ahalmen-urritasunen bat dutenenak barne.

Informazio gehiago:
www.un.org/apps/news/story.asp?NewsID=53334#.Vt_rxEApVjX
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco