Azken berriak
atzera ES|EN
Ez elikatu munstroa kanpainak paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutaraziko ditu

Euskadin, guztira, 2.400 tona paper-zapi bota ziren komunetik 2015ean, saneamendu-sistemetan garrantzi handiko ondorioak eraginez. Zuntzez egindako produktu hauek ez dira garaiz disolbatzen edo disgregatzen, eta ondorioz, butxadura eta matxura larriak sorrararazten dituzte saneamendu-sarean, instalazio horien kudeaketan -punpaketa-estazioetan nahiz Hondakin Uren Araztegietan (HUA)- urtero milioi bat eurotik gorako gainkostua eraginez.

Arazo honen atzean, herritarrek komun-ontzia “zabor-ontzia” balitz bezala erabiltzeko eta bertatik etxeko edozein hondakin botatzeko duten ohitura dago, komun-ontzitik botatzen baitira, besteak beste, olioak, kotoitxoak, janari-hondakinak, higiene intimoko produktuak, pinturak, produktu kimikoak eta, nola ez, paper-zapiak.

Arazoari aurre egiteko, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Euskadiko zazpi ur partzuergo eta mankomunitatek (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak –AMVISA-, Aarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak) 2016. urte osoan egingo den sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi dute, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutarazteko eta hondakin horiek saneamendu-sarean eragiten dituzten butxadurak saihesten lagunduko duten ohitura arduratsuagoak bultzatzeko asmoz. Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu du.

Sentsibilizazio-kanpaina berri hau, bi erakundeek ‘hiri-arroetako kutsadura difusoaren' erronkari aurre egiteko bultzatu duten ‘Herritarren ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak’ deritzon hedapen handiagoko proiektuaren barruan mamitu da. Proiektuak hiri-eremuetako etxeetan eta hirugarren sektorean sortu eta uren saneamendu eta tratamendu sistemei nahiz ingurunerako isurketaren kalitateari eragiten dieten kontrolik eta asmo txarrik gabeko hondakin-isurketak diru ardatz, nagusiki.

“Ez elikatu munstroa” kanpaina ofizialki aurkeztu du gaur, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak. Ekitaldia Galindoko Hondakin Uren Araztegian (Sestao) egin da, Ricardo Barkala Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea, Pedro Mara Barreiro erakunde honetako zuzendaria, Xabier Cao Aclimako presidentea eta ekimenean parte hartu duten gainontzeko erakundeen ordezkariak tarteko zirela.

“Ez elikatu munstroa/No alimentes al monstruo” kanpainaren helburua, komunetik behar ez diren hondakinak eta bereziki paper-zapiak botatzeak dakartzan ondorio tekniko eta ekonomiko larriez ohartaraztea da, arazo handiak eragin ohi baitituzte saneamendu-sistemetan.

Honen bitartez, kontzientziazio sozial handiagoa sustatu nahi da, jardunbide eta erabilera arduratsuagooak bultzatzeko modukoa, komun-ontziak den-dena irensten ez duela argudiatuta, herritarrak sortutako arazoaren erantzukideak izan daitezen eta konponbidearen zati handi bat haien esku dagoela kontura daitezen, betiere ohitura okerrak zuzenduz eta paper-zapiak zaborra biltzeko ontzietan utziz.

Kanpaina 2016. urte osoan egingo da, komunetik bota eta pixkanaka-pixkanaka saneamendu-sarea butxatuz eta kolapsatuz doazen hondakinez elikatzen den munstro bat iradokitzen duen inpaktu handiko irudikapen grafiko ausart baten laguntzaz.

Kanpaina komunikabideen bitartez gauzatuko da, eta webgune aktiboa eta sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) presentzia sendoa izango du, komunaren erabilera egokiari buruzko informazioa eta era askotako gomendioak emateko asmoz. Kanpainaren irudia eta mezua motion graphics formatuan landutako bideo batean ere bildu dira, arazoari buruzko eta, eguneroko ohituretan aldaketa txiki batzuk eginez gero, eman dakiokeen konponbideari buruzko kontzientziazio eta sentsibilizazio mezua era didaktikoan zabaltzeko asmoz.

Era berean, ekimena bultzatu duten ur-partzuergoak erabiltzaileekin komunikatzeko erabiltzen dituzten kanalez baliatuko dira kanpaina hau ezagutzera emateko eta kanpainari atxikitako helburuak lortzen laguntzeko.

UNESCO Etxea era gehitu egin da kanpaina honetara, ura eta saneamenduari buruzko Garapen Iraunkorrerako 6. Helburuarekin lotuta dagoena, hain zuzen ere, 2030 urterako poluzioaren murriztapena4ren bitartez, isurketaren ezabapenaren bitartez eta material-deskargaren minimoaren murriztapenaren bitartez uraren kalitatea hobetzea helmuga mundialarekin.

Informazio gehiago:

www.munstrowc.eus
www.consorciodeaguas.com
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco