Azken berriak
atzera ES|EN
“Etorkizun erkide berria: 2030eko Agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak” jardunaldiei buruzko 1. zirkularra

 “Etorkizun erkide berria: 2030eko Agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak” izenburupean, UNESCO Etxeak jardunaldi horiek antolatuko ditu apirilaren 20rako eta 21erako. Helburua nazioarteko agenda berria aurkeztea eta haren eraikuntza-prozesua ezagutzea da, baita hark planteatzen dituen erronkak, zehaztu diren helburuak eta jomugak, eta horiek ezartzeko aurreikusi diren urratsak ezagutzea ere.

Jardunaldiak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo dira (Barandiaran aretoan), eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ere lagundu dute antolakuntzan.

Jardunaldien behin betiko programa laster argitaratuko da UNESCO Etxearen web-orrian, baina dagoeneko badakigu jardunaldietan 4 multzo hauek jorratuko direla:

- 1. multzoa: 2030eko Agendaren testuingurua eta aurkezpena.
- 2. multzoa: Milurteko Garapen Helburuetatik Garapen Iraunkorraren Helburuetara. 2030eko Agenda ikuspegi desberdinetatik (ingurumena, feminismoa, giza eskubideak, hegoaldeko ikuspegia).
- 3. multzoa: Garapen Iraunkorraren Helburuak eta horien protagonistak. Nazioarteko agendan agertzen ari diren agenteak.
- 4. multzoa: Agenda errealitate bihurtzea (adierazleak, finantziazioa eta kontuak ematea, ezarpena).

UNESCO Etxearen 2030eko Agendaren informazio-buletinaren eta giza sareen bitartez, jardunaldiekin lotutako aurrerapenak jakinaraziz joango gara pixkanaka.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco