Azken berriak
atzera ES|EN
‘Desde el cariño’, Eman minutu 1 berdintasunaren alde lehiaketaren bideo irabazlea

‘Hustu motxilak’, eraman du ‘Ekin eta Egin saria’ eta ‘Por igual‘ ‘UNESCO Etxea’ kategorian garailea da.

Aurtengo edizioan munduko leku desberdinetako bideoak jaso dira: Peru, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Mexiko, Valentzia, Nafarroa, Katalunia, Gaztela eta Leon, Madril, Galizia eta Euskaditik

Sari banaketa Bilboko EITBren egoitzako Multibox aretoan izan da martxoaren 4an, ostiralean, 300 pertsona baino gehiagoren aurrean


Julieta Sags, Paloma Romera de Landa y Ral Calvo, Madrildarrek, irabazi dute UNESCO Etxeak antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1 Berdintasunaren alde’ lehiaketaren seigarren edizioa 'Desde el cario' lanarekin.

Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian Egoitz Albizu, Irati Martin, Haizea Urkiola, Elena Vaz, Maddi Eskisabel, Irene Zaldua eta Estefania Barra, donostiarrak, izan dira garaile 'Hustu motxilak’ lanarekin eta ‘UNESCO Etxea’ kategorian DBH 2 -A Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazn ikastetxeko ikasleek irabazi dute, ‘Por igual‘ lanarekin.

Anglica Mara Tvarak, Perukoa, 'Insumisas' Lanarekin eta Els Agents Joves de Salut de l' Alt Empurd-k 'Somos iguales?' ‘Pikara Aipamena Saria’ irabazi dute. Sari honekin, urratzaile, feminista eta ez heteronormatibo gisa nabarmentzen den lana saritu da.

Aurkezleak Ana Urrutia,EITBko kazeteria, eta Iigo Iraultza “Iru” aktorea izan dira, “Mud Candies” country taldearekin batera. Hainbat aurpegi ezagun bertan zeuden, Jos ngel Iribar eta Jos Mari Argoitia Athletic-etik, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Diputatua, Teresa Laespada, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko zinegotzia, Itziar Urtasun edo Getxoko Udalaren Garapeneko Lankidetzako Zinegotzia, Irantzu Uriarte.

Lehiaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiak, Getxoko Udalak eta Bilboko Udalak babestu dute.


Saritutako bideoak eta sari-banaketako argazkiak            -n eskuragarriak daude.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_igualdad_logoshtml.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco