Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura eta Garapena aldizkariren ale berrian: kultura, Agenda 2030en

Kultura eta Garapena aldizkariaren azken aleak Agenda 2030 ekintza-planean kulturak duen lekuaz dihardu. Aldizkari hori UNESCOren Latinoamerikarako eta Kariberako Kulturaren Eskualde Bulegoak (Habanan du egoitza) argitaratzen du.

Bada, ale horretan, garapen jasangarria lortzeko bidean kulturak duen garrantziari buruzko artikuluak sistematizatzen dira; zehazki, gai horri buruz aldizkarian azken 15 urteetan argitaratutakoak. Horrela, oso dokumentu baliagarria sortu da: dokumentu horretan, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030en kultura zehar-lerro gisa kontuan hartzeko proposatutako ekintzen zehaztasunak aurki daitezke, besteak beste.

Gainera, UNESCOk kulturaren alorrean egindako hitzarmenen laburpen bat ere badakar aldizkariak, eta, beraz, hor agerian geratzen da garapen jasangarrira bidean kulturaren alorrean UNESCOk egiten duen lana.

Artikuluetako baten egilea Begoa Guzmn da, UNESCO Etxeko kultura eta garapenaren arduraduna, eta lau urtez aldizkariaren koordinatzaile eta argitaratzaile izandakoa.

Informazio gehiago:

Kultura eta Garapena aldizkaria

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco