Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen Iraunkorraren Helburuen adierazleak,eraikitzen

Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH) neurtzeko adierazleak oso tresna baliagarriak izango dira hainbat gauzatarako: Agenda 2030 ekintza-planean zehaztutako helburuak eta jomugak lortu diren ala ez ikusteko edota zenbateraino bete diren neurtzeko, aurrera egiten ari den ala ez kontrolatzeko, politikak diseinatzeko eta interesa duten alderdi guztien erantzukizuna bermatzeko. Beraz, ezinbestekoa da alderdi guztietarako adierazleak hartzen dituen esparru bat sortzea, nazioetan, eskualdeetan eta mundu osoan dauden errealitateei erantzuteko.

Adierazleak definitzeko, Garapen Iraunkorrerako Helburuen adierazleei buruzko Agentziarteko eta Adituen Taldea sortu zen (IAEG-SDGs, ingelesezko sigletan). Helburu berri horiek mundu mailan lortu duten aurrerabidea gainbegiratzeko adierazleak egitea da talde horren eginkizuna. Taldearen proposamena Estatistika Batzordearen 47. bilera-aldian aurkeztuko da, 2016ko martxoan, hark onartzeko eta ondoren Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Batzar Nagusiak berresteko.

Amnesty International erakundeak NBEren Estatistika Batzordeari eta IAEG-SDGs taldeari bidalitako gutun irekiak –170 erakundek baino gehiagok sinatua– argi erakusten du gizarte zibila gardentasun eta inklusio-maila handiagoa eskatzen ari dela adierazleen definizioetan, eskualdekako nahiz gaikako adierazleen definizioetan parte-hartze handiagoa ere eskatzen duela, eta adierazleak adosteko epea abuztura arte luzatzea nahi duela, adierazleak ahalik eta modu bateratuenean eraikitzeko.

Informazio gehiago:

http://unstats.un.org/sdgs
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco