Azken berriak
atzera ES|EN
Jardunaldiak: Etorkizun erkide berria: 2030eko Agenda eta garapen iraunkorraren helburuak

Apirilaren 20an eta 21ean, UNESCO Etxeak 2013eko Agendari buruzko jardunaldi batzuk egingo ditu. Honako hau izango da izenburua: Etorkizun erkide berria: 2030eko Agenda eta garapen iraunkorraren helburuak. Jardunaldi horien asmoa da nazioarteko agenda berria aurkeztea, eta ezagutaraztea zein izan den hura eraikitzeko prozesua, zein erronka proposatzen dituen, zein helburu, zein jomuga hartu diren eta zein diren agenda ezartzeko aurreikusten diren pausoak.

Giza garapen iraunkorra izango da jardunaldien ardatza, eta horietan, honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: ingurumen-iraunkortasuna, giza eskubideak, emakumeen ahalduntzea eta genero-ekitatea, garapenerako finantzaketa eta kontu ematea, etab.

Jardunaldien behin betiko egitaraua aurki argitaratuko da UNESCO Etxearen webgunean.
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco